Findegia

Manu de la Sen, EHUren Gizarte Kontseiluaren lehendakari

José Manuel de la Sen, Petronorren kontseilari ordezkari ohia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren hurrengo lehendakaria izango da, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak izendatu berri duenez gero.

25 Mai 2011
ALBISTEAK

Imazek kudeaketaren berrikuntza aldarrikatu

Repsol taldearen Findegien zuzendari nagusia den aldetik, Josu Jon Imazek berrehun inguru langile bildu ditu gaur Petronor findegian, 2011-2016 tarterako Findegi Estrategiaren berri bertatik bertara eman ahal izateko.

20 Mai 2011
ALBISTEAK

Libor Novak Petronorren bisitari

Libor Novak txekiarra, hainbat industria eta aireportutan jarri ohi diren ur-araztaile sistematan adituenetakoa Europa mailan, Petronorren izan da, hemengo Findegi Uren Araztaile (DAR) esparrua bertatik bertara ezagutzeko. Jose Puente Petronorren DAR delakoaren arduradunak Libor Novak jaunari eman dio azken urteotan Findegian egindako berrikuntzen berri.

19 Mai 2011
ALBISTEAK

Mantenu-lanak direla-eta, hiru unitateren geldiketa

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, maiatzak 13,  eta findegiaren beraren ohiko mantenu-lanen baitan, hiru unitate geratzeari ekingo zaiola, alegia: Gordina 1 (C1), Gasoleo desulkfuratzea 1 (G1) eta Lirdinga-murrizketa (VB3) unitatateak. Geldialdi hauek ez dute ekoizpena murriztuko.

13 Mai 2011
ALBISTEAK

Galdara abian jarri eta CG1 Kogenerazioa geratu

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, maiatzak 1, eta findegiaren beraren ohiko eginbeharrekoen baitan, BL12 lurrun galdara abian jartzeari ekingo zaiola eta, ondoren,  CG1 Kogenerazio Unitatea gerarazi.

11 Mai 2011
ALBISTEAK

Repsol-Petronor eta El Corte Ingl

Repsol-Petronor taldeak eta El Corte Inglés-ek promozio kanpaina bateratua jarri dute abian energia konpainiaren zerbitzuguneetan eta El Corte Inglés taldearen saltokietan.

06 Mai 2011
ALBISTEAK

Petronorrek behar duen besteko argindarra eragin

Gaur aurkeztu den Kogenerazio unitateaz Petronorren argindar-ekoizpena 100.000 kW ordukoa da. Erdia (%52) barne-kontsumorako erabiliko da eta beste erdia (%48) Sare Elektriko orokorrera esportatuko, Fueloila Murrizteko Unitatea indarrean jartzen ez den artean.

02 Mai 2011
ALBISTEAK

Zuhurtasunari balio erantsia dario

Gaur, apirilak 28, Nazioarteko Lan-segurtasun eta Lan-osasun Egunez, Petronorrek gogorarazi nahi du zuhurtasunari balio erantsia dariola, erantzukizuna bete beharreko baldintza dela eta segurtasuna, berriz, gutako bakoitzaren konpromisua, bai lankide guztiei dagozkienetan eta baita inguru-minguruari zor zaionez gero ere.

28 Api 2011
ALBISTEAK