Archivo por autor

José María Montserratek “segurtasunaren, ingurumenaren eta lan zorrotzaren” garrantzia azpimarratu du KIOen ikastaroaren itxiera birtualean

José María Montserrat, Petronorreko Produkzio zuzendariak, “segurtasunaren, ingurumenaren eta lan zorrotzaren” garrantzia azpimarratu du gaur eguerdian Kimika-Instalazioko Operadoreen (KIO) ikastaroaren itxiera birtualean. Halaber, deskarbonizaziorako bidean findegiaren eraldaketa nabarmendu du, covid19ak eta eragin duen krisi ekonomikoak uneon baldintzatutako testuinguru aldakorrean.
03 Uzt 2020
ALBISTEAK

Bizkaiko hondartza gehienen uraren kalitatea “bikaina” da

Uraren kalitatea “bikaina” da Bizkaiko hondartza hauetan: La Arena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida (itsasadarraren ingurua), Laga (erdialdea), Ea, Isuntza, Karraspio eta Arrigorri.
03 Uzt 2020
ALBISTEAK

Repsolek bertoko turismoaren eta gastronomiaren aldeko kanpaina abiatu du

Bere Repsol Gidaren bitartez, Repsolek kanpaina bat abiatu du bertoko turismoa eta gastronomia sustatzeko. Barruko mugikortasuna bultzatzea da helburua, eta gozatzeko lekuak aurkitu edo berraurkitzea. Bere azken bi edizioetan, Repsol Gida eta bere Eguzki gastronomikoak Euskadin aurkeztu dira, Donostian hain zuzen.
01 Uzt 2020
ALBISTEAK

Suteen aurkako praktiken abisua

Gaur eta bihar KIOko (Kimika-Instalazioko Operadorea) operadore berriek suteen aurkako praktikak egingo dituzte Petronorren. Hauek benetako suarekin egingo dira instalazioetan bertan dagoen suteen aurkako eremuan eta horiek dirauten bitartean aldiro kea ager liteke, ziurrenik autopistatik zein findegi inguruetatik ikusterik izango dena.
01 Uzt 2020
ALBISTEAK

La Arena hondartzako ura bikaina da

Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin lankidetzan, gaur, ekainak 26, egindako Bizkaiko bainu eremuetako osasun kontrolaren arabera, Muskiz eta Zierbena artean dagoen La Arena hondartza higiene zein osasun egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu.
26 Eka 2020
ALBISTEAK

Pablo Casadoren bisita Petronorrera

Alderdi Popularreko presidente Pablo Casadok Petronor bisitatu du gaur goizean, Carlos Iturgaizek lagunduta. Biei harrera egin dietenak Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea, José Gregorio Luque, kontseilari ordezkaria, eta Harreman Instituzionaletako buru José Ignacio Zudaire izan dira.
22 Eka 2020
ALBISTEAK

Ingurumenaren Munduko Eguna da gaurkoa

Ingurumenaren Munduko Eguna da gaur, gizabanakoak eta komunitateak motibatu nahi dituena garapen iraunkorraren eta ingurumen mailako jarrera aldaketen aldeko eragile aktibo bihurtzeko.
05 Eka 2020
ALBISTEAK

Kutxabankek %20 gehitu ditu euskal hornitzaileei egindako erosketak

Kutxabank Petronorren akziodunak tokian tokiko enpresen artean egin dituen erosketak gehitu ditu eta 2020ko lehen hilabeteotan %20 igo dira erosketok, 674 euskal hornitzaileren artean 52 milioi euro banatuz. Ekitaldi honetan berebiziko aldaketa izan dute inguruko pertsonen, enpresen eta erakundeen bizitza baldintzek. Testuinguru horretan euskal ekonomian duen pisua indartzea aurreikusten du Kutxabankek, finantza taldea lurraldean balore ekonomiko eta soziala sortzen duten enpresa nagusien artean kokatzen den aldetik.
01 Eka 2020
ALBISTEAK