Oso-oso urte zailari agur esatear gaude. Atzera begiratuz gero, iaz garai honetan aurreratu nizuen 2012. urtea zaila bezain kilikagarria izango zela. Izan ere, URFko unitate berriak zerbitzuan jarri direnez, erronka handia izan da findegiko eragiketa berrietan. Horretarako, erakundeak ahalegin handia egin eta arreta itzela jarri behar izan du, gure sektoreko egoera aldagarriari erabateko bermeaz aurre egin ahal izateko.
Archivo para 2012
Fundaci
Repsol Fundazioak eta Petronorrek 26.000 euro eman dizkote Caritasi. Carlos Bargos Caritasen zuzendariak dirulaguntza jaso du Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eta Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuetatik.
Saritua 73. Gazteluberri aldizkariaren 468 zenbakia
Athletic-en kamisetaren irabazlea 73. Gazteluberri aldizkariaren 468 zenbakia izan da.
Sarrerak doan, IV. Muskizko Udala-Petronor Gabon Garaikurrerako
Somorrostro eta Portugalete futbol-taldeek elkarren aurka jokatuko dute datorren larunbatean, abenduak 29, IV. Muskizko Udala-Petronor Gabon Garaikurra dela eta. Partida goizeko 11:30etan izango da Malecon udal-zelaian.
Pobe
Pobeñak San Nikolas Barikoaren elizaren erretaula zaharberritu berriak zein elizpea inauguratu zituen atzo Mario Izeta Bilboko apezpikuak emandako mezaz. Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, eta Borja Liaño, Muskizko Alkatea, bertan izan ziren.
Petronorrek ondo egindako lana eta ardura saritu du
Gaboneko lunchean, Petronorrek hainbat pertsonek egindako lan ona eta ardura saritu egin du, baita hildako Iñaki Zamarripa, Juan Cruz Maruri, Angel Macias eta Jose Ramon Landeta gogoratu.
Petronorrek 2013rako egutegia aurkeztu du
Victor Perez de Gezuraga Findegiaren zuzendari nagusiak Petronorren 2013rako egutegi berria aurkeztu du gaur arratsaldean.
Petronorren Kalitate eta Ingurumen Teknikoek PIE bisitatu dute
Petronorren Kalitate eta Ingurumen Saileko teknikoek Plentziako Itsas Estazioko (PIE) instalazioak bisitatu dituzte.
2013ko Petronorren egutegia prest
Petronorren 2013rako egutegi berria prest dago. Bostgarren urtez 7.000 ale banatu dira Abanto-Zierbenako, Muskizeko zein Zierbenako etxeetatik, Findegiko langileei emandakoez gainera.