Repsol-ek ibilgailu elektrikoa kargatzeko Europako potentzia handiena duen hornitegia inauguratu du Bizkaian
Repsolek ibilgailu elektrikoa kargatzeko Europan potentzia handiena duten terminalez hornitutako gunea inauguratu du. Ugaldebietako Petronorren hornitegian (Abanto-Zierbena) dagoen instalazio horrek 400 kW-eko potentzian kargatzeko gai diren lau terminal ditu. Horiei esker, gehieneko potentzia onartzen duten ibilgailuen bateria bost eta hamar minutuen artean kargatzeko aukera izango da, gasolina hartzeko modu konbentzionalean ematen den denbora bertsua.
07 Urr 2019
ALBISTEAK