Santamaria eta Renteria, IBIL taldekoak, I. Bilbao Petronor Eko Rallyko liderrak
Asier Santamaria eta Roberto Renteria, IBIL taldekoak, I. Bilbao Petronor Eko Rallyko txapeldunak izan dira, asteburu honetan lehiaketako 640 kilometroak ondoz ondoko hiru etapatan egin ondoren. Biak FIA e-Rally Regularity Cup-eko Erregulartasun eta Kontsumoko kategorietako liderrak izan dira; baita Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketako Ibilgailu Elektrikoko kategoriakoak ere.
13 Urr 2019
ALBISTEAK

