ALBISTEAK

G1 Desulfurazio Unitatea berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du G1 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, mantentze-lanak amaitu ostean.
09 Mai 2023
ALBISTEAK

VB3 Visbreaking Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera, VB3 Visbreaking Unitatea (3. Planta) abian jartzeari ekingo zaiola.
08 Mai 2023
ALBISTEAK

Petronorrek Anbereseko Industria Klusterren Topaketa Globalean parte hartu du SPRIren eskutik

Net-Zero Basque Industrial SuperClusterreko (NZBIS) ordezkaritza batek ‘Global Industrial Clusters Meeting 2023’ ekitaldian parte hartu du, Belgikako Anberes herrian, eta, besteak beste, Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Nuñez izan da bertan. Cristina Oyonek, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendariak, Europako deskarbonizazio-politikei buruzko saioan parte hartu du. Bertan, hidrogeno garbiaren arloan EBk, AEBk, Japoniak eta Txinak dituzten esparru politikoak aztertu dituzte.
08 Mai 2023
ALBISTEAK

Mikel Sanz muskiztarra, hirugarren Muskiz Udala Sari Nagusian

Mikel Sanz muskiztarrak, Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskolako kidea eta Bizkaiko Kopako liderra, hirugarren postua lortu zuen joan den igandean, kadete mailan, Muskizko Udala Sari Nagusian, Errepideko Txirrindularitzako Bizkaiko Koparako proba puntuagarrian.
05 Mai 2023
ALBISTEAK

Gordin 1 eta 1. Zuzia, berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du Gordin 1 Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, mantenu lanak amaitu ostean. Era berean, 1. Zuzia martxan jarri da.
03 Mai 2023
ALBISTEAK

Talentu kualifikatua lortzeko “benetan norbere burua ondo saltzen” jakin beharra azpimarratu du Arzuagak

El Correo egunkariak antolatutako ‘Mundo futuro. Claves para conseguirlo’ zikloak enpleguaren erronkari buruzko hausnarketa egin du, Aitor Arzuaga Alba Emission Free Energyko zuzendari nagusiaren parte-hartzearekin. Trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filialaren arduradunak azpimarratu du  “gure burua benetan ondo saldu beharra”  dagoela,  “talentu kualifikatuak munduan nahi duen tokian lan egin dezakeelako eta anekdotikoak garelako”.
25 Api 2023
ALBISTEAK

Zudaire: “Euskadik hidrogeno berdearen eta erregai sintetikoen alde apustu egin du energia-trantsiziorako funtsezko faktoretzat”

José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko presidente eta Petronorreko CEOaren ondokoak El Economista egunkarian argitaratutako artikulu batean adierazi duenez, “premiazkoa da Europan 2030 baino lehen C02 isurpenak erdira murriztea eta klimatikoki neutroak izatea 2050ean. Trantsizio energetikoa birpentsatu behar dugu dagoeneko, energien mix batean eta teknologia berrietan oinarritutako eredu berri baten alde apustu eginez. Euskadik hidrogeno berdearen eta erregai sintetikoen alde apustua egitea erabaki du, igarotze horretarako funtsezko faktoreetako bat den neurrian”.
21 Api 2023
ALBISTEAK

G1, Gordin 1 eta 1. Zuziaren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera G1 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, eta apirilaren 25etik aurrera Gordin 1 Unitatea geldituko dela, programatutako mantentze-lanak egiteko.
21 Api 2023
ALBISTEAK