ALBISTEAK

Zamudion elkartutako enpresek eta profesionalek energiaren sektorea azpimarratu dute ekintzailetzaren “abangoardia” izateko

Repsol Fundazioak, Petronor-ek eta SPRIk Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean antolatu duten “Energia eta Ekintzailetza” jardunaldian parte hartu duten enpresek eta profesionalek adierazi dutenez, energiaren sektorea ekintzailetzarako aukera-iturri oso garrantzitsua da. Ekintzailetza sustatzen duten erakunde dinamizatzaile, zentro akademiko eta hainbat erakundetako kide diren 100 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute ekitaldi honetan.

16 Urr 2014
Prentsa-oharrak

Estibaliz Hernaez: “Euskadiko industria zein teknologia testuingurua oso aproposa da ekintzailetzarako”

Euskadiko industria zein teknologia testuingurua oso aproposa da ekintzailetzarako” azpimarratu du Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordeak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegian (Zamudion), izan den Energia eta Ekintzailetzari buruzko topaketa zein eztabaida jardunaldian. Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua eta Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordea berarekin izan dira ekitaldiaren aurkezpenean.

16 Urr 2014
ALBISTEAK

Abantok bere 5. Mendi Ibilaldia aurkeztu du

Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, Kike Hermosilla Deiaren zuzendari Komertzialak eta Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak, datorren igandean (urriak 19) izango den, Meatzaldeko herriko Mendi Ibilaldiaren 5. edizioa aurkeztu dute gaur goizean.

14 Urr 2014
ALBISTEAK

Repsol Fundazioak, Petronorrek eta SPRIk enpresak eta ekintzaileak batuko dituzte Zamudion, energiaren eta teknologiaren esparruko ideia eta aukerei buruz eztabaidatzeko

Repsol Fundazioak, Petronorrek eta SPRIk hurrengo ostegunean, urriaren 16an, Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean, topaketa eta eztabaida jardunaldi bat egingo dute, “Energia eta Ekintzailetza” izenburupean. Bertan izango dira Estibaliz Hernáez (Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordea), César Gallo (Repsol Fundazioko presidenteordea) eta Andreu Puñet (Petronorreko kontseilari delegatua).

13 Urr 2014
Prentsa-oharrak