-Ekintzaileen Funtserako laugarren deialdian proposamenak aurkezteko epea hasi da eta azaroaren 15a arte iraungo du.
ALBISTEAK
Repsol Fundazioak Ekintzaile Funtsaren laugarren deialdia abian jarri du
Repsol Fundazioak Ekintzaile Funtsaren laugarren deialdia abian jarri du energia-eraginkortasun zein energiarekin erlazionatutako enpresa proiektuentzako. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da.
Repsol Fundazioaren ‘M
Repsol Fundazioak, “Más Que Palabras” programaren bitartez, Muskizko Elizbarrutiko Caritasen “Vivienda para todos” proiektua hautatu du. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako arduradunak, gizarte-bazterketa izateko arriskua duten familientzako harrera pisuen egokipenean oinarritutako, ekimena aurkeztu du Repsolen egoitzan (Madrilen).
Repsol Fundazioak eraginkortasun energetikoko sei proiektu aukeratu ditu bere Ekintzaileen Funtseko hirugarren deialdian
– Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsak eraginkortasun energetikoko sei proiektu berri aukeratu ditu bere hirugarren deialdian. Proiektu horiek duten interes handiagatik euskarri tekniko eta ekonomikoez hornituko ditu, arrakastadun enpresa-proiektuak bihur daitezen.
Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsak energia-eraginkortasuneko sei proiektu aukeratu ditu
Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsak energia-eraginkortasuneko sei proiektu berritzaile aukeratu ditu, bere hirugarren deialdian. Hauei babes tekniko zein ekonomikoa emango zaie, enpresa proiektu arrakastatsuak bilakatu daitezen.
Lanbide Heziketa bekak eskatzeko azken egunak
Lanbide Heziketa bekak eskatzeko epea bihar, uztailak 30, amaituko da. Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako ikasle interesdunek bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Petronorren (San Martin, 5 –Muskiz–) jaso ditzakete oraindik.
Urdaibaik eta San Juanek Petronor ikurrina irabazi dute
Urdaibaik XXXI. Petronor Ikurrina irabazi zuen atzo, Zierbenan, San Miguel Ligaren bederatzigarren estropada puntuagarrian. Emakumezkoen frogan San Juan izan zen garaile.
Airearen kalitatea ona da Euskadin eta hobeagoa Somorrostroko inguruan
Euskadin zirkulazioa bihurtu da airearen lehendabiziko kutsatzailea, Airearen Kalitatearen Kontrol zein Zainketarako Sarearen arabera. Euskal industriak ingurumen eskakizunak hertsiki betetzen dituztenez eta ekonomia krisia dela eta produkzioa gutxitu denez gero, Eraginkortasun Adierazlea (253 egun kalitate onenarekin eta 110 baino gehiago onargarriarekin) azkeneko hamarkadaren ehunekorik altuena lortu du: 2013an, Euskadin, bataz besteko %99.2ko kalitatea. Honako adierazle ofiziala hobeagoa da Muskizko inguruan. Zehazki, %100ean Enkarterrietan eta %99.5ean Behe Nerbioian.
Usaina, Las Carreras auzoan
Atzo asteazkena, uztailak 23, hainbat dei jaso ziren Abanto-Zierbenako Las Carreras auzotik, zenbait usainengatik kexuz. “Arrautza ustel” kiratsa hainbaten ustez eta “sutautsa” beste zenbaitez aburuz. Ohiko industria-protokoloa indarrean jarri eta lanean ziharduten instalazioak miatu ostean, zitekeen arrazoi bakarra une berean martxan jarritako amina-unitatea izan zen, gordineei darizkien gasak arazteko prozedura alegia.