Marc Marquez eta Dani Pedrosa Repsol erregaien kanpaina berriaren protagonista nagusiak dira. Madrilen otsailaren 11 eta 18an grabatutako, iragarkian Repsol Hondaren pilotuek beraien alderdi ozarrena erakusten dute.
ALBISTEAK
Bizkaiko sei Repsol-Petronor hornitegik AutoGasa daukate
Bizkaian, sei Repsol-Petronor hornitegik AutoGasa daukate jadanik, inplementatzeko zein erabiltzeko erraza den ordezko erregaia, merkea da eta Ingurumena errespetatzen du.
Bigarren beherapenak Petronor.infon!
Bigarren beherapenak heldu dira Petronor.info-ra. Athleticen Nike bildumaren ekipazioak %20ko deskontua daukate eta Umbrorenak %70ko beherapena. Gainera, bozgorailuak oparituko ditugu 50€ baino gehiagoko erosketa bakoitzeko, amaitu arte.
282 pertsonek Petronor bisitatu dute otsailean
Hainbat irakas-gune, unibertsitate zein elkarteetako 282 pertsonek Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte otsailean zehar.
Pozalaguako Leizea eta Guggenheim Museoa Bilbo-Bizkaiaren ordezkari izango dira Berlineko azokan
Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena”, eta Guggenheim Museoa Bilbo zein Bizkaiaren ordezkari izango dira, martxoaren 5etik 9ra, Berlinen izango den Internationale Tourismus-Borse (ITB) azokan.
Bisitak areagotzen dira Pozalaguako Leizean
Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena”, ezagutzeko bisitak areagotzen dira hilabetez hilabete eta Karrantzako Udalak, 2014an zehar, gune paregabe hau sustatzen jarraituko du.
Petronorrek suteak ekiditeko 2014ko prestakuntza programaren berri eman du
Petronorrek agintari eskudunari jakinarazi dio suteak ekiditeko langileek jaso behar duten prestakuntzari buruzko 2014ko programa. Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena.
CG1 Kogenerazioaren geldialdia
Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera, CG1 Kogenerazio unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu lanak egin ahal izateko. Honen iraupena 18 egun ingurukoa izango da.
Usandizaga Institutuaren eta Donapea IIP-ren ikasleek Petronor bisitatu dute
Donostiako Usandizaga Institutuaren eta Iruñako Donapea IIP-ren 90 ikasle inguruk Petronor bisitatu dute, otsailaren azkeneko aste honetan.