Aitor Arzuagak “trantsizio energetikoaren gradualtasuna” defendatu du “karbono-arrastoan erabat neutroak diren erregaiak” lortze aldera
Aitor Arzuaga Alba-Petronorreko zuzendari nagusiak Workinlan Summiteko mahai-inguru batean parte hartu zuen atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian, Petronor babesle izanda. Foro horretan azpimarratu zuen “trantsizio energetikoa prozesu mailakatua izango” dela: “erregaien ekoizpenak etorkizunean jarraituko du, baina haren eragina eta karbono-aztarna hobetuko dira, erabat neutroak izatera iritsi eta petrolioaren mende ez egotera arte, aireko edo itsasoko garraioa bezalako sektoreak deskarbonizatzeko”.
17 Ots 2023
ALBISTEAK