ALBISTEAK

Josu Jon Imazi Gure Sport aldizkarian egindako elkarrizketa

-Petronor-i buruzko laburpen orokorra. Sorrera eta izandako bilakaera, zein taldetako partaidea den, zer ekoizten duen, eta abar.

Petróleos del Norte (Petronor) 1968an sortu zen, petrolioaren produktuak eta horien eratorriak fintzeko eta merkaturatzeko xedeaz. Hasierako sortzaileen eta sustatzaileen artean, besteak beste, Bizkaiko lau banketxe eta kutxa nagusiak (Banco Bilbao eta Banco Vizcaya,  % 9 bana, eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa zein Bilboko Kutxa % 4,5 bana) bildu ziren. Gaur egun, berriz, akzioen %85,98 Repsoli dagokio, eta gainerako %14,02, Kutxabank erakundeari.
 
Faktoriak 6 milioi tona gasolio gordin prozesatzen zituen hasieran eta, hamarkadaz hamarkada, berritzeko eta hobetzeko prozesuan aritu izan da etengabe. Egun, 11 milioi tona petrolio besteko negozio-bolumena du.&

11 Ots 2013
Kategorik gabe

Petronorrek, urtero bezala, Meatzari Aretoaren antzerki-aldia babestuko du

Meatzari Aretoaren “Antzerti MartxoakMuskizera ekarriko ditu izen handiko hiru konpainia: Yllana madrildarra, Tanttaka euskalduna eta Azar Teatro valladolidtarra. Muskizko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Petronorrek antzerki-aldi honen babesean parte hartu du.

08 Ots 2013
ALBISTEAK

Juventud Deportiva Somorrostrok Petronorren dirulaguntza jaso du

Juventud Deportiva Somorrostrok, urtero legez, Petronorren dirulaguntza jaso du Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren, Jose Luis Arredondo Ekonomia eta Finantza zuzendariaren, eta Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuetatik.

04 Ots 2013
ALBISTEAK

Petronorrek Udalaren eskerrak jaso ditu

Gutunen bidez, Muskizko Udalak Petronorrek, azkeneko egunetan, herriko zerbitzuak hobetzeko asmoz  aurrera eramandako jarduerak eskertu ditu.

31 Urt 2013
ALBISTEAK

Petronorrek suteak ekiditeko programaren berri eman du

Petronorrek agintari eskudunari jakinarazi dio suteak ekiditeko langileek jaso behar duten prestakuntzari buruzko 2013rako programa. Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena.

30 Urt 2013
ALBISTEAK

Muskizek Athletic saritu du

Athletic saritua izan zen atzo, Kopako zein Europa Leagueko finalengatik, El Correok Muskizko Meatzari Aretoan antolatutako emanaldian. Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia,  Josu Urrutia Athleticen presidenteari saria emateaz arduratu zen.

29 Urt 2013
ALBISTEAK