ALBISTEAK

Lan-taldea, Repsol Taldearen iragarkien oinarri

Dani Pedrosa, Andrea Dovizioso eta Casey Stoner Repsol Honda Team taldearen pilotuak  eta Marc Márquez, 2010eko Munduko Txapelduna 125 zktan, dira Repsolek Espainiako Sari Nagusiaren bezperetan indarrean jarri duen iragarki-kanpainaren protagonistarik nagusienak.

31 Mar 2011
ALBISTEAK

Enkarterriaz eta Meatzaldeaz gozatzeko hamabi aukera

Koldo Artaraz Gueñesko alkate eta Enkarturren lehendakariak zein Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak elkarrekin aurkeztu dute gaur, Muñatones jauregian, “Burdinazko mendiak” gidaliburua,  non Enkarterriko nahiz Meatzaldeko antzinako meategiak bisitatzeko hamabi ibilbideren berri ematen den, gure inguruaz eta iraganaz gozatzeko hamabi aukera alegia.

29 Mar 2011
ALBISTEAK

Javi Martinez, erregularrena

Javi Martinez Athletic-en erdilari nafarrak atzo jaso zuen, Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik, Erregulartasun Garaikurra. Ekitaldia Guggenheim Museoan eratu zen, Euskal Kirolaren Deia Sarien hogeita hamalaugarren emanaldian zehar.

22 Mar 2011
ALBISTEAK

Kogenerazio unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera –martxoak  22, asteartea–, CG6 Kogenerazio unitatea gerarazteari ekin ziola azkenik. Aurreikusi denez gero, mantenu-lanek zortzi egun inguru iraungo dute. 

22 Mar 2011
ALBISTEAK

Agortu dira Athletic-Celtic partidarako sarrerak

Petronorrek adierazi nahi du amaitu direla Petronor.info bulegoan doan eskaini izan diren sarrerak, datorren larunbatean –martxoak 26–  Athletic eta Celtic Klubek elkarren kontra San Mamesen jokatuko duten partidarako.

18 Mar 2011
ALBISTEAK

Petronorrek 2011-2014 epealdirako Ekintza Egitasmoa aztertu

Petronorren zuzendariek, sail-buruek eta arlo-arduradunek elkarren arteko findegi-estrategiaren hausnarketa eztabaidatzen jardungo dute gaur, egun guztian zehar, aurrez aurre diren zazpi erronkaririk nagusienei beste hainbat erantzun eman ahal izateko asmotan. Hain zuzen ere, helburua bat besterik ez da, alegia: 2011-2014 epealdirako Findegiaren Ekintza  Egitasmoa garatzeko oinarrizko  abiapuntuak ezarri.

17 Mar 2011
ALBISTEAK

Athletic-Celtic ikusteko sarrerak

Martxoaren 26an, larunbatez, lagunarteko partida jokatuko dute Athletic eta Celtic klubek San Mamesen, Bizkaiko futbolaren aldeko diru-laguntza lortzeko asmotan. Norgehiagoka iluntzeko 20:45tan hasiko da.

16 Mar 2011
ALBISTEAK

Industria Ministeritzak eta Europar Batasunak Petronorren egitasmoak onetsi

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak Petronorren bi egitasmo diruz laguntzea erabaki berri du. Laguntza hau Europar Batasunaren Berrindustriatze Programaren baitan bideratua da, diru-ezarpena erraztuz zein lanpostuak sortaraziz tokian tokiko eskualdeen garapena suspertzeko asmotan. 

14 Mar 2011
ALBISTEAK

Galdara abian jarri eta kogenerazioa gelditu

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur osteguna, martxoak 10, hirugarren Plantako lurrun galdara abian jartzeari ekingo zaiola eta datorren astelehenean, hilak 14,  CG6 Kogenerazio unitatea geraraziko dela, aldez aurretiko egitasmoen arabera. 

10 Mar 2011
ALBISTEAK