ALBISTEAK

Muskiz, Lanbide Heziketaren buruzagi

“Heziketa, Energia eta Iraunkortasuna” izango da hurrengo astean Muskizen hasiko diren II. Uda Ikastaroen gai orokorra. Hasiera-ekitaldi irekia astelehenean izango da, Meatzari Aretoan. Borja Liaño alkatearen hitzetan, helburua bat besterik ez da, alegia: “Muskiz Euskadiko Lanbide Heziketaren buruzagi eta erreferentzia izan dadin ahalegindu”.

16 Eka 2011
ALBISTEAK

La Arena hondartza, kalitatez bikaina

Bizkaiko hondartza guztiak gai dira bainua hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak burutu duen azken txostenak aditzera ematen duenez gero. Astebete honetan bertan aztertu diren 21 hondartzetatik, La Arena eta beste hamazazpitako uren kalitatea bikaina da.

11 Eka 2011
ALBISTEAK

Desulfurazio unitate bi berriro ere indarrean

Petronorrek jakinerazi nahi du asteburu honetan zehar, mantenu-lanak amaitu ostean, berriro ere indarrean jarriko direla lehen Plantako G1 eta G3 Gasolio Desulfurazio Unitateak. Aldi berean geraraziko da SR5 Sufrea Berreskuratzeko Unitatea, batere ekoizpen-eraginik gabe.

11 Eka 2011
ALBISTEAK

H3 Hidrogeno Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurko egunean zehar, ekainak 10 eta ostirala, bigarren Plantako H3 Hidrogeno Unitatearen geldialdiari ekingo zaiola. Geldiketa honek ez du ekoizpen-eraginik izango.

10 Eka 2011
ALBISTEAK

Likamurrizketa Unitatea indarrean jartzeari ekin

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, ekainak 9, hirugarren plantako VB3 LikamurrizketaUunitatea abian hasi eta indarrean jartzeari ekingo zaiola, ohiko mantenu-lanak amaitu ostean.

09 Eka 2011
ALBISTEAK

Beatriz Varonak etxean irabazi

Zierbenakoa bertakoa eta Petronorren lankide, Beatriz Varona izan da gaur I. Familiaren Lasterketaren irabazleetakoa, bikoteen arteko lehiaketan barrena. Argazkian, Beatriz eta bere bikotea, Fernando Tajada, elkarrekin jasotzen dagokien saria Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskutik.

05 Eka 2011
ALBISTEAK

Muskiz FP, 2011ko Uda Ikastaroak

Muskizko Udalak, Forlan Behargintzaren bitartez, eta Somorrostro Irakasguneak abian jarri duten ekimen hau gazteei, enpresa eta merkataritza sektoreei zuzenduta dago, baita erakunde eta gizarte esparruei eta hezkuntza arloari eta Zerbitzu. Sektoreari ere. Hau guztia egin nahi da, Petronorren babespean, etika eta baloreetan oinarrituriko ikuspuntu batetik, profil berritzaile, sozial, solidario eta jasangarria izango duena. 2011 bigarren argitaraldia ekainaren 20tik uztailaren 15era bitartean izango da.

03 Eka 2011
ALBISTEAK