ALBISTEAK

Beatriz Varonak etxean irabazi

Zierbenakoa bertakoa eta Petronorren lankide, Beatriz Varona izan da gaur I. Familiaren Lasterketaren irabazleetakoa, bikoteen arteko lehiaketan barrena. Argazkian, Beatriz eta bere bikotea, Fernando Tajada, elkarrekin jasotzen dagokien saria Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskutik.

05 Eka 2011
ALBISTEAK

Muskiz FP, 2011ko Uda Ikastaroak

Muskizko Udalak, Forlan Behargintzaren bitartez, eta Somorrostro Irakasguneak abian jarri duten ekimen hau gazteei, enpresa eta merkataritza sektoreei zuzenduta dago, baita erakunde eta gizarte esparruei eta hezkuntza arloari eta Zerbitzu. Sektoreari ere. Hau guztia egin nahi da, Petronorren babespean, etika eta baloreetan oinarrituriko ikuspuntu batetik, profil berritzaile, sozial, solidario eta jasangarria izango duena. 2011 bigarren argitaraldia ekainaren 20tik uztailaren 15era bitartean izango da.

03 Eka 2011
ALBISTEAK

Argindarra eten, subestazio nagusian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, 11:30etan, argindarra eten dela subestazio nagusian eta, ondorioz, Konbertsio sailaren hainbat unitate bertan behera geratu direla.

01 Eka 2011
ALBISTEAK

Saritua hamabost gazteren ahalegina

Hamabost izan ziren atzo hainbat sari, gorazarre eta onespen jaso zituzten  neska-mutikoak, Elisa Álvarez Interac elkartearen zuzendaritzapean eratu ohi diren errendimendu handiko ikastaroetan erakutsi izan duten ardura eta kementasunarengatik. Lehen postua eta dagokion jendaurreko goraipena Jon O. mutikoak merezi izan zituen.

27 Mai 2011
ALBISTEAK

Manu de la Sen, EHUren Gizarte Kontseiluaren lehendakari

José Manuel de la Sen, Petronorren kontseilari ordezkari ohia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren hurrengo lehendakaria izango da, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak izendatu berri duenez gero.

25 Mai 2011
ALBISTEAK

Imazek kudeaketaren berrikuntza aldarrikatu

Repsol taldearen Findegien zuzendari nagusia den aldetik, Josu Jon Imazek berrehun inguru langile bildu ditu gaur Petronor findegian, 2011-2016 tarterako Findegi Estrategiaren berri bertatik bertara eman ahal izateko.

20 Mai 2011
ALBISTEAK

Libor Novak Petronorren bisitari

Libor Novak txekiarra, hainbat industria eta aireportutan jarri ohi diren ur-araztaile sistematan adituenetakoa Europa mailan, Petronorren izan da, hemengo Findegi Uren Araztaile (DAR) esparrua bertatik bertara ezagutzeko. Jose Puente Petronorren DAR delakoaren arduradunak Libor Novak jaunari eman dio azken urteotan Findegian egindako berrikuntzen berri.

19 Mai 2011
ALBISTEAK