Petronorrek eta EEE taldeak 22 ordenagailu eskaini dizkiote Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren IC-LI ONGD-ari Ruandako Kabgayi elizbarrutiko Caritasi eman diezaion. Informatika-ekipoak Caritasek Gitarama hirian banatuko ditu.
ALBISTEAK
2. Plantako Unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du bihar, otsailaren 24tik aurrera, arloka-arloka ekingo zaiola 2. Plantako Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari. Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 40 egun ingurukoa izango eta, bestelakorik gertatuko balitz, garaiz emango litzateke aldaketen berri.
Bilboko Portuak merkantzia kopurua murriztu
Petronorren eta Arcelorren produkzioaren murrizketak Bilboko Portuaren Merkantzia-trafikoa %5.7 beheratzea erakarri zuen 2011an.
Istripugarritasuna hobetu da Petronorren
Azken datuen arabera, Petronorren izandako bajadun istripuak %42 gutxitu dira 2011an. Bajadun istripuen Frekuentzia Indize (FI) Orokorra 1.75ekoa izan da, bigarren daturik onena 2006tik hona.
Ideia Lehiaketaren azken balantza
Hobekuntzarako Ideia Lehiaketaren batzordeak bere ibilbideari amaiera eman zion atzo eta azken lau urteotako balantza egin, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiarekin batera.
Iker Muniainek eta Raul Fernandezek autografoak sinatu Petronor.info-n
Sekulako harrera onaz, Iker Muniain eta Raul Fernandez Athleticen jokalariak autografoak sinatu zituzten atzo Muskizko Petronor.info bulegoan.
Bilbo pertsona ezgaituen integrazioaren alde
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia, Javier Inclan Repsol Fundazioaren Gizarte Sailaren zuzendaria, eta Eduardo Maiz Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza zinegotzia Bilbon bildu ziren atzo Repsol Fundazioaren “Integrazioaren aldeko martxan” parte hartzeko.
Auto elektrikoen lehen kontrol-gunea
IBIL enpresak gaur aurkeztu du BEC-en Europako lehen auto elektrikoen kontrol-gunea. Energiaren Euskal Erakundeak eta Repsolek elkarrekin sortutako enpresa honek BEC-etik bertatik ikustatuko ditu Euskadin gaur egun indarrean dauden 109 kargalekuak. Bezeroek aldez aurretik kontsultatu ahal izango dute eskuko telefonoz non dauden kargalekuak eta baita erreserba egin ere.
Integrazioaren aldeko martxa Bilbon
Repsol Fundazioak “Integrazioaren aldeko martxa” antolatuko du Bilbon otsailaren 12an, igandez. “Parte hartu eta basotu” goiburuaz, honako ekintza honek pertsona ezgaituen integrazioa eta ingurumenaren berreskuratze eta zainketa eragin nahi ditu.

