Petronorrek jakinerazi nahi du Lehen Plantaren lan-esparruari dagokion Sufrea Berreskuratzeko SR5 Planta indarrean jartzeari ekin zaiola, ondoren Hirugarren Plantaren lan-esparruaru dagokion SR3 delakoa geratu ahal izateko.
Petronorrek jakinerazi nahi du Lehen Plantaren lan-esparruari dagokion Sufrea Berreskuratzeko SR5 Planta indarrean jartzeari ekin zaiola, ondoren Hirugarren Plantaren lan-esparruaru dagokion SR3 delakoa geratu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak gaur burutu du Petronorren petrolio-fintze jarduerari datxekion Ingurumen Baimen Osotua. Ebazpen hau aurrenekoz erabaki zen 2008ko maiatzaren 6an, baina aldez aurretik zenbait hobekuntza tekniko bete beharraren baldintzapean. Oraingoan Ingurumen Sailburuordetzat betetzat jo dituen hobekuntzak, hain zuzen ere.
Petronorren 2009ko ustiapen-emaitzak 2008koak baino ehunetik 27 murritzagoak izan ziren. Hala ere, urteko jarduera 170,5 milioiren mozkin garbiaz itxi zen, aurreko irabaziak 133,9 milioi euro izan ziren artean. Edozein modutan, izakinen balorazio onuragarria eta finantz-sarrerak gertatu izan ez balira, Konpainiak 30,1 milioi euroko galerekin itxi behar izango zuen urtea.
Petronorrek jakinerazi nahi du egunotan ekin eta bihar, apirilak 16, abian jarriko dela H4 Hidrogeno Unitatea. Operazio hau aldez aurretik erabakitako protokoloen arabera egiten ari da.
Industria eta Energia Sailak 31.593,75 euroren dirulaguntza eman dio Petronorri “ingurumen-legeriak eskatu baino sufre gehiago berreskuratzeko indarrean jarritako sistema” bideratzeagatik. Teknologia berri hau Fueloila Murrizteko Unitateari atxikiko zaio, lan-eskutan zein bestelako gastutan soil-soilik Petronorrek xahutu duen 419.750 € aurrekontuaren aringarri.
Repsolek Enagasi salduko dio, 86,9 milioi euroren truke, Bermeo aurrean Gaviota lurpeko gas-biltegian duen %82ren partaidetza. Salmenta ez da egin ahal izango beharrezko adminiztrazio eta lehiaketa-baimenak lortu arte.
Repsolek Josu Jon Imaz izendatu du Energia Berrien Negozio Unitatearen zuzendari exekutibotzat. Lan-sail berri hau eragin du “bioenergiaren, garraiotarako energia berriztagarrien zein CO2 atzemate eta bilketaren eremuetan sortu daitezkeen aukerak bideratzeko eta dagozkien egitasmoak sustatzeko”. Bidenabar, Antonio Brufauk burutzen duen konpainiak “gaur egun indarrean dituen arloetan eta dagoeneko diharduen inguru geografikoetan eragin ditzakeen sinergiak suspertzeko”. Imazek, misio berri honen jardueraz arduratzeaz gainera, Petronorren lehendakari exekutibo izaten jarraituko du
Eguraldi ederraz eta jendetza ikaragarriaz ekin zaio –birritan ekin ere— Zierbenan Euskal Herriko 50. Txirrindulari Itzuliari, bertako Udalaren eta Petronorren laguntzaz.
Petronor da, Iberdrola, CAF, Sener eta ITPrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren trakzio-enpresarik handienetakoa, Belen Ferreras kazetariak gaur El Mundo egunkarian argitara emandako txostenean dioenez gero. Petronorrek 530 milioi euro ordaindu zizkion 2008an zergatan Bizkaiko Foru Ogasunari.