ALBISTEAK

OHSAS 18001:2007 arauari tinko eutsi

Findegiak OHSAS 18001/2007 Segurtasun Kudeaketa Sistemaren mantenu-ziurtagiriaren beste auditoria bat gainditu du. Ziurtagiri honen arabera Petronorrek Lan Osasun eta Segurtasun arloko arau zorrotzak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu.

 

28 Urt 2010
ALBISTEAK

Muskizek 2009ko kirolaririk onenak elkartu ditu

Virginia Berasategi bilbotar triatleta, Kaiku taldea, Eli Pinedo eskubaloilaria, Juan Martinez de Irujo  esku-pilotaria eta Patxi Usobiaga eskalatzailea izan dira El Correoko irakurleek aukeratutako 2009ko bost kirolaririk onenak. Petronor-en babesaz Muskizko Meatzari Areto betean eman ziren sariak. 

 

26 Urt 2010
ALBISTEAK

Industria Imar, Ortuellakoa, Marcelo Gangoiti Saria

Ortuellako Industria Imar enpresak jaso du gaur, Patxi Lopez lehendakariaren eskutik, XIV. Marcelo Gangoiti Saria. Sari hau urtero eratu ohi du Somorrostro Ikasguneak, Bizkaiko Diputazioaren, Spriren eta Cebeken laguntzaz. Saria eskuratu dute Iñigo Gamindek eta Jon Viterik, Administrazio Kontseiluaren lehendakariak eta gerentek, hurrenez hurren.

22 Urt 2010
ALBISTEAK

Lau taldek bisitatu Petronor aurreko astean

Aurreko astean lau ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Bergara BHIk, San Ignacio Ikastetxeak, Oyanguren BHIk eta Somorrostro Irakas-guneak..

21 Urt 2010
ALBISTEAK

Esleitua inbertsioaren %90

Hamar hilabete joan dira aurreko martxoan Fueloila Murrizteko Unitatearen eraikuntzari ekin zitzaionetik hona, findegiaren lehiakortasuna areagotzeko erabakitako inbertsioen hildotik. Bestelakorik ez bada, esan bezala egitasmo berria 2011ko udaberrian jarriko da indarrean.

 

19 Urt 2010
ALBISTEAK

Konbertsio-unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du urtarrilaren 25etik aurrera, arloka-arloka ekingo zaiola Konbertsio Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari

Aldi berean, aldez aurretik erabakitako mantenu-lanez gainera, Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoarentzat beharrezko diren egokitze-lanak ere egin ahal izango dira.

15 Urt 2010
ALBISTEAK

Marzelo Gangoiti Sariaren XIV. Ekitaldia

Urtarrilaren 22an, Muskizko Somorrostro Lanbide Hezkuntza ikastetxean, Marzelo Gangoiti sariaren XIV. Ekitaldia eratuko da eta aurtengo garaikurrak banatuko. Sariketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren, SPRIren eta CEBEKek laguntzaz eratu ohi da. Sarrera-txostena Txema Gisasola Euskaliten lehendakariak eskainiko du.

11 Urt 2010
ALBISTEAK

Petronorrek II Ideia Lehiaketa eragin

Petronorrek II. Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.

07 Urt 2010
ALBISTEAK