ALBISTEAK

Taldean egindako etenaldia

Etenaldietan Petronorren antolaketako sail kopuru garrantzitsu batek parte hartu ohi du. Eraginik handiena etenaldia egin beharreko eragiketa-arloei dagokie; kasu honetan, FMUari eta Konbertsioari, izan ere, bateko zein besteko teknikari eta operadoreei eguneroko lana biderkatu ohi zaie.
09 Api 2022
ALBISTEAK

H3 eta P2 unitateak, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, astelehenetik aurrera, apirilak 11, H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea eta P2 Platforming Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
09 Api 2022
ALBISTEAK

Euskadin antolatu da World Economic Forumek sustatutako “zero isurpen garbien aldeko” ekimeneko munduko klusterren lehen topaketa

World Economic Forumek (WEF) Euskadin egingo du gaur eta bihar, apirilak 7 eta 8, “industria-elkarteek zero isurpen garbietara egin beharreko trantsizioa” delako ekimena osatzen duten munduko bost klusterren arteko lehen topaketa, eta horrexetan parte hartuko dute, oraingoz, Hynet Cluster (Erresuma Batua), Zero Carbon Humber (Erresuma Batua), Kwinana Industrial Area (Australia), Chemelot (Herbehereak) eta Basque Net Zero Industrial Super Cluster erakundeek.
07 Api 2022
ALBISTEAK

Hidrogenoaren Ebroko Korridorea sortu da, energia berriztagarri hau garatzeko erreferentea

Gaur aurkeztu da Ebroko Hidrogenoaren Korridorea, lurralde arteko konexioa indartzea eta Espainiako ipar-ekialdean jada martxan dauden hidrogeno berriztagarriaren inguruko eskualde-ekimen handien arteko lotura izatea helburu duen proiektua. Honako hauek biltzen ditu: hidrogenoaren Euskal Korridorea (BH2C), Kataluniako Hidrogenoaren Harana (H2ValleyCat), Aragoiko Hidrogenoaren Harana, GetHyGA ekimena, eta Hidrogeno Berdearen Nafarroako Agenda. Funtsezko helburua hidrogenoaren ekonomia azkar eta eraginkortasunez hedatzen laguntzea da, Estatuan hidrogenoaren garapenean eremu geografiko liderra sortuz.
04 Api 2022
ALBISTEAK

Ingurunean eragin ekonomikoa duen etenaldia

Petronor FMUan egiten ari den etenaldiak enpresaren ohiko fintze-jardueraren % 50ari eragiten dio. Enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren sorreraren ikuspegitik, 40 bat enpresaren kontratazioa dakar (% 50 inguru, Euskadikoak), eta guztien artean, 1.000 langile baino gehiago jartzen dituzte egunero Petronorren esanetara, eta 1.400 langile ere puntako egunetan. Horrek guztiak eragin ekonomiko nabarmena du findegiaren inguru osoan, Santurtzitik Castro Urdialeseraino (Kantabria).
01 Api 2022
ALBISTEAK