ALBISTEAK

Matilde García: “Neskak izan nahi dutena izatera animatu behar dira”

“Neskei transmititu behar diegu nahi izanez gero ahal dutela, eta ahal izateko mekanismo guztiak jarri behar dira, nahi dutena izatera animatu behar dira, oztoporik jarri gabe”,  adierazi zuen Matilde García Repsol-Petronorren Hidrogenoaren Garapen Industrialeko gerente seniorrak, El Correok eta Bizkaiko Foru Aldundiak atzo, Bilboko Guggenheim Museoan, antolatutako ‘Emakumea & Ikusgarritasuna’ Foroan, emakumeek gune publikoetan eta botere-guneetan sartzeko dituzten zailtasunei buruz eztabaidatzeko.
18 Abe 2021
ALBISTEAK

López Atxurrak aldarrikatu duenez, “Petronor funtsezkoa da Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen sozial eta ekonomikoarentzat eta ongizatearentzat”

Emiliano López Atxurrak aldarrikatu duenez,  Petronor funtsezkoa da Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen sozial eta ekonomikoarentzat eta ongizatearentzat”,  Hidrogenoaren Euskal Korridorea bezalako egitasmo handiekin. Hala mintzatu da Petronorreko presidentea gaur ‘Inflexio-puntu bat etorkizuna eraikitzeko’ lemapean osasun egoeraren eraginez streaming bidez egin den konpainiaren Urteroko Jardunaldian.
17 Abe 2021
ALBISTEAK

Somorrostrok Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren sari nagusia jaso du

Somorrostro Prestakuntza Zentroak Euskaliten sari nagusia jaso du, Gizartearen arloan, egindako Kudeaketa Aurreratuagatik. Javier Laiseca irakas-gunearen zuzendariak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren eskutik jaso zuen saria, atzo Bilboko Euskalduna Jauregian izandako ekitaldian.
14 Abe 2021
ALBISTEAK

Muskizek biziki txalotu zuen Lamia hari laukotea

Meatzari Aretoa larri kaltetu zuten uholdeek ez zuten eragotzi Lamia hari laukoteak, Bilboko Koral Elkarteko harizko laukote egoiliarrak, joan den larunbatean, abenduaren 4an, Muskizen kontzertua ematea.
09 Abe 2021
ALBISTEAK

Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa aktibatu da

Azken egun hauetako euriteen ondorioz, eta jarraituko dutela aurreikusita, gaurko arratsaldeko 13:00etan Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa aktibatu da, Ingurumen Baimen Osotuan jasotako arauak aplikatuz. Horren berri eman zaie Muskizko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari.
08 Abe 2021
ALBISTEAK