Petronorren fabrikatutako landare hondakinekin egindako biojeta hegaldi batean erabili da lehen aldiz Espainian
Repsol-Petronorrek eta Iberiak landare hondakinekin Petronorren aurreko abuztuan fabrikatutako biojeta erabilita lehen hegaldia egin zuten atzo. Madril-Bilbo IB 426 hegaldi erregularra egiteko, hegazkin-konpainiak 180 bidaiarirentzako lekua duen A320neo Airbusarekin erabili zuen, egun munduan dauden hegazkinik eraginkorrenetako bat. Hegaldiak hurbilketa berdea egin zuen Loiuko aireportura, izan ere, honek kontsumoaren eraginkortasuna hobetzen du, igoera zein jaitsiera-faseetan altuera-maila egokiari eutsiz eta erregaiaren kontsumoan aurrezkia erraztuz.
04 Aza 2021
ALBISTEAK