ALBISTEAK

Petronorrek inguruko ikasleei zuzendutako Kultura Campusa antolatu du

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura Campusa antolatuko du martxoan zehar, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, arazoen aurrean errespetua, elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatuko duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.
02 Mar 2021
ALBISTEAK

INDEUSek 2021rako erronkak finkatu ditu euskararen erabilera industria arloan sustatzeko

INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma, bere Batzar Orokorra izan zuen pasa den ostegunean, telematikoki, iazko jardunari gainbegiratua eman eta 2021eko erronkak finkatzeko. Bertan bildu ziren Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusia ekimeneko kide diren enpresetako ordezkariekin, haien artean Petronor. Gainera, INDEUSekin bat egin dute aurten Araba, Bizkaia zein Gipuzkoako foru aldundiek.
01 Mar 2021
ALBISTEAK

Elías Unzueta: “Hidrogenoa giltzarrizko bektore energetikoa da deskarbonizaziorako”

“Mundu deskarbonizatu batean gure industria-sektorearen lehiakortasuna bermatuko duen eredu ekonomiko eta energetikoa garatzeko erronkari aurre egin behar diogu. Hidrogenoa, energia-bektorea den aldetik, giltzarrizkoa izango da helburua lortzeko”,  nabarmendu zuen atzo Elías Unzueta Petronor Innovacionen kudeatzaileak, CEBEKek antolatutako “BANKINTER HIDRÓGENO” web-mintegi zikloaren lehenengo saioan.
26 Ots 2021
ALBISTEAK

Petronorrek Gipuzkoako tokiko lehen energia-komunitatean parte hartuko du

Petronorrek, Edinor filialaren bidez, Gipuzkoako tokiko lehen energia-komunitatean parte hartuko du, eta Zumarragako 200 etxek energia berriztagarria kontsumitzeko eta faktura elektrikoa merkeago izateko aukera izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak sustatutako ekimenaren helburua lurraldeko energia-mendekotasuna murriztea, energia berriztagarrien erabilera sustatzea eta autokontsumoa bultzatzea da.
25 Ots 2021
ALBISTEAK

Bilbon antolatuko da 2021ean hiri-mugikortasun iraunkorraren bigarren biltzarra

SUM Bilbao Mugikortasunaren Nazioarteko Biltzarra antolatuko da datorren urriaren 6an eta 7an Bizkaiko hiriburuan. Ekitaldi horren baitan Petronorrek eta Bilboko Udalak Hiri-mugikortasun iraunkorragorantz deritzon Bilboko Adierazpena sinatu zuten. Guztira, 17 erakundek eta enpresak sinatu zuten hiri-mugikortasunaren arloko eredu iraunkorragoak eraiki eta trantsizio energetikoaren prozesua bultzatzea xede zuen ibilbide-orria.
23 Ots 2021
ALBISTEAK