ALBISTEAK

Bilboko Arte Ederren Museoak datorren astelehen ekainaren 1ean irekiko ditu ateak

Bilboko Arte Ederren Museoak, bere jardueretan Petronor lankide duenak, datorren astelehen ekainaren 1ean zabalduko ditu berriz bere ateak Covid-19ak eragindako osasun krisiaren osteko etenaldia eta gero. Astelehenetik igandera egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara ekainean eta 11:00etatik 19:00etara uztailean eta abuztuan. Ordutegi hauetan aldaketak egon daitezke, eta behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira.
28 Mai 2020
ALBISTEAK

López Atxurra: “Trantsizio energetikoaren betebeharra politika industriala eta lehiakortasunaren politika orekatzea da”

Petronor eta Tecnaliaren presidente Emiliano López Atxurraren irudiko, politika energetikoa “berezkoa da giza garapenerako, bere iraunkortasunerako eta bere ongizaterako” eta ”trantsizio energetikoaren betebeharra politika industriala eta lehiakortasunaren politika orekatzea” da. Hala adierazten du Cuadernos de Energía aldizkarian ‘Trantsizio energetikoa: Aukera bat sendotasun industrial iraunkor baterako’ izenburupean argitara emandako artikuluan.
27 Mai 2020
ALBISTEAK

Ekainaren 1ean itxiko da Zinemaldia Startup Challenge-rako hautagaitzen epea

Donostia Zinemaldiak datorren astelehen ekainaren 1ean itxiko du Startup Challenge egitasmoaren bigarren deialdirako epea. Honakoa ikus-entzunezkoetako proiektu teknologikoen gaineko lehiaketa da. Zinemaldia&Technology ekimenaren hirugarren edizioaren barruan egingo den lehiaketa Zinemaldiaren apustu estrategikoetako bat da, teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruzko gogoetarako erreferentzia-gune izatea du-eta helburu.
25 Mai 2020
ALBISTEAK

Brufauk eta Imazek industriaren alde egin dute eta ‘Espainia berrindustrializatzeko’ ideak eman dituzte

Repsoleko presidente Antoni Brufauk eta konpainiaren kontseilari delegatu Josu Jon Imazek ‘Espainia berrindustrializatzeko ideiak’ deritzan iritzi artikulua plazaratzen dute gaur El País egunkarian. Covid-19ak eragindako krisiaren ondoriozko momentu kritikoan, industriaren garrantzia nabarmentzen dute etorkizuneko susperraldi ekonomikoari begira. Hala, diotenez “azken krisi finantzarioaren esperientziak gizarte industrialek enplegua mantentzeko duten sendotasun handiagoa islatu zuen”.
20 Mai 2020
ALBISTEAK

Muskizko HUA handitzeko proiektuaren eta lanen kontratua sinatu dute

Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak Muskizko Hondakin Uren Araztegia (HUA) handitzeko proiektuaren eta lanen kontratua sinatu du, eraikuntza proiektuaren erredakzioari bide eginez, sei hilabeteko epea daukana, eta aurreikusita zegoen legez lanak azaroan hasi ahal izango dira, Alarma Egoeragatik ezarritako jarduera ez premiazkoen geraldia dela-eta epe administratiboak geratu diren arren.
12 Mai 2020
ALBISTEAK

Petrolio Operadoreen Elkarteak neurriak proposatu ditu pizkunde ekonomikorako

Petrolio-Produktuen Operadoreen Espainiako Elkarteak (AOP) neurri sorta bat aurkeztu die aste honetan Gobernuari eta talde politikoei pizkunde ekonomikoa suspertzeko, sektore industriala babestuz, fintzean trantsizio energetikoa bultzatuz, eta erregaien banaketa, arauen ziurtasuna eta inbertsioen sustapena aintzat hartuz.
08 Mai 2020
ALBISTEAK