Repsolek eta Petronorrek deskarbonizaziorako puntako bi industria-proiektu burutuko dituzte Euskadin
Josu Jon Imaz Repsoleko Kontseilari Ordezkariak ezagutzera eman ditu gaur, konpainiak bertako zein nazioarteko bazkide ezagunen partaidetzaz garatuko dituen deskarbonizazioaren arloko puntako bi industria-proiektu. Petronor eta Energiaren Euskal Erakundea (EVE) kideen artekoak dira. Instalazioak Bilboko portuan eta inguruan kokatuko dira lehen aukera gisa, eta 80 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa ekarriko dute.
15 Eka 2020
ALBISTEAK

