ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen geraldia

Petronorrek jakinarazi nahi du, arratsalde honetna, abenduak 26, CG1 Kogenerazio Unitatea geldiaraziko da mantenimendu saio bat egiteko.
26 Abe 2023
ALBISTEAK

CG6 Kogenerazio Unitatea, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera, abenduak 19, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
19 Abe 2023
ALBISTEAK

Petronorrek Urteko Jardunaldia egin du

Petronorrek Urteko Jardunaldia egin zuen atzo eta bertan, enpresaren azkenaldian izandako gertaerarik garrantzitsuenak ezagutzeko, zein etorkizunerako dituzten erronkei buruz hausnarketa bat egiteko aukera izan zuten.
29 Aza 2023
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak alerta simulazioa egingo du astelehenean

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzak, Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin batera, jakinarazi du astelehenean, azaroak 27, Muskizen, Zierbenan eta Santurtzin instalatuta dauden emergentzia kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla. Saio hau, aldian-aldian, Seveso araudiaren menpeko enpresa kimikoen segurtasun-eremuan egiten diren simulazioekin lotuta dago eta herritarrak ihes toxiko kimikoez alertatzeko da.
24 Aza 2023
ALBISTEAK

Ana Beobide Petronorreko kontseilariak Joxe Mari Korta saria jaso du

Ana Beobide Petronorreko kontseilariak Joxe Mari Korta saria jaso du bizitzan nahiz enpresa-munduan egindako ibilbideagatik. Grafenoaren ekoizpena lideratzen duen Graphenea enpresaren bazkide sortzailea eta kontseilaria da Cebekek aurkeztutako hautagaia, eta bere curriculum luzean, boluntariotzarekin, komunikabideekin eta irakaskuntzarekin lotutako esperientziak ditu, besteak beste.
22 Aza 2023
ALBISTEAK

Petronorrek Basque Trade Kanpo Sarea izan du bisitari

Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzea xede duen Basque Trade Kanpo Sarearen arduradunek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte gaur, konpainiaren deskarbonizazio-politika bertatik bertara ezagutzeko asmoz, urrian inauguratu eta hidrogeno berdea ekoiztuko duen Euskadiko lehen elektrolizagailua barne.
21 Aza 2023
ALBISTEAK

Petronorrek larrialdi orokorreko simulakro bat burutu du

Petronorrek larrialdi orokorreko simulakro bat egin du bere prozesu eremuan. Alegia, distalazio atmosferikoko dorrera doan gordinaren elikatze-lerroan haustura/ihesa bat egon dela, gordin-putzu bat sortu dela eta putzu horrek su hartu duela izan da simulatu dena.
20 Aza 2023
ALBISTEAK

Petronor Innovaciónek lankidetza estrategikoan dihardu BAICekin industria deskarbonizatu eta jasangarria bultzatzeko

Petronor Innovaciónek, energiaren arloko soluzio berritzaileak bilatzeko asmoz, hainbat digitalizazio-proiektu lideratu ditu BAIC Adimen Artifizialaren Euskal Zentroarekin batera. Enpresak mugikortasunerako energia-produktuak fabrikatzea du helburu hainbat arloren bitartez: energia berriztagarriaren sorkuntza, hidrogenoari eta ekonomia zirkularrari lotutako proiektuak, erregai sintetikoen garapena eta CO2a atzitu, erabili eta biltegiratzea.
20 Aza 2023
ALBISTEAK