Petronorrek Ligaren azken partidua (Athletic-Levante), San Mamesen, ikusteko 2 kronista baimen zozkatuko ditu. Bi baimen hauek irabazle bakar batentzat eta bere lagunarentzat izango dira.
ALBISTEAK
Petronorrek Ibilaldiaren aldeko Portugalete-Athletic partidua babestuko du
Athleticek Portugaleteren aurkako lagunarteko partidua jokatuko du bihar, 19:00etan, La Florida (Portugalete) futbol zelaian. Partidua Ibilaldiaren alde izango da eta Petronorren babesa izango du.
Petronorrek eta Repsol Fundazioak Muskizko ikasleei gerturatu diete energiaren mundua
Petronorrek eta Repsol Fundazioak energiaren ezagutzarako eta bere erabilera eraginkorraren zein arduratsuaren jakintzarako tailer didaktikoak antolatuko dituzte, Somorrostro Irakas-gunean. Tailerrak maiatzaren 6tik 10era izango dira eta 400 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute: Muskizko Somorrostro Irakas-gunearen DBH-ko ikasleak zein San Juan Bautista Ikastetxearen lehen hezkuntzakoak.
Petronorrek Zierbena zein Abanto-Zierbenaren elkarteak “Athletic Esperientzia” bizitzera gonbidatu ditu
Petronorrek, bigarren urtez, apirilaren 21ean, inguruko hainbat kultura zein kirol elkarteren ordezkariak San Mames, Ibaigane eta Lezama gertutik ezagutzera gonbidatu zituen. Iaz Muskizko elkarteen ordezkariek “Athletic Esperientziaz” gozatu zuten eta aurten Zierbena zein Abanto-Zierbenakoen txanda izan da.
Petronorrek Zierbena zein Abanto-Zierbenaren elkarteak “Athletic Esperientzia” bizitzera gonbidatu ditu
Petronorrek, bigarren urtez, apirilaren 21ean, inguruko hainbat kultura zein kirol elkarteren ordezkariak San Mames, Ibaigane eta Lezama gertutik ezagutzera gonbidatu zituen. Iaz Muskizko elkarteen ordezkariek “Athletic Esperientziaz” gozatu zuten eta aurten Zierbena zein Abanto-Zierbenakoen txanda izan da.
Athletic-Petronor, Ligan ikuspen handia duen babesa
Petronorrek Athletici ematen dion laguntza BBVA Ligan ikuspen gehien duen babesetariko bat da, Brand Value Solutions kontsultaria, orain dela gutxi, egindako ikerlanaren arabera.
Alfato Eguna Petronorren
Petronorrek Rlesaren arduradunen bisita jaso du, zeinek Frantzian dituzten bezero garrantzitsuenen (Eiffageren, Colasen, Nge-Sioraten eta Euroviaren) ordezkariekin etorri dira. Bisitariek asfaltoa zamatzeko tokia ezagutzeko interesa aurkeztu dute, Petronorrek bertatik hornitzen baitu Rlesak saltzen duen asfalto gehiena.
Repsol Fundazioak Iberoamerikako Berrikuntza zein Ekintzailetza Sariak babestuko ditu
Repsol Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu du Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiarekin Iberoamerikako Berrikuntza zein Ekintzailetza Sarien laugarren edizioa babesteko.
Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan, Petronorren
Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan da gaur Petronorren; langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen osasuna zein segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna delako Findegiarentzat.