ALBISTEAK

Juan Diego “hurbilekoa eta iraunkorra” lehenestearen alde agertu da, “kanpotik hipotekatutako hazkunde-ereduaren” aurrean

Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak uste du covid-ak eta testuinguru geopolitikoak, Errusiak Ukraina inbaditu eta gero, “kanpotik hipotekatutako hazkunde eredu baten urrakortasunaz jabetzea eragin” dutela. Egoera horretan, “hurbilekoa eta iraunkorra goranzko balioak dira, landa-garapenerako aukera handia”, eta bere konpainiak sustatzen eta garatzen dituen Tokiko Energia Komunitateek (TEK) horretan nabarmen lagundu dezaketela erantsi du.
13 Abe 2022
ALBISTEAK

Bir-aro garaia da

Birpentsatzea, berrikastea, birsaiatzea, berritzea, birziklatzea, berreskuratzea… “bir” egiteko ordua da. Ideia honen inguruan bat egin zuten Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialak (Ingeniariak) joan den ostiralean Donostian “Reimagine the future” jardunaldian bildu zituen lau hizlariek.
03 Abe 2022
ALBISTEAK

Emiliano López Atxurra: “Petronor deskarbonizazioaren garrantzi handiko eragilea da Euskadin”

“Trantsizio energetikoa apurka-apurka irabazi beharreko maratoia da. Hipokrisiaz beteriko ingurune konplexuan sartuta gaude, eta zertan lan egiten ari garen birdefinitu behar dugu, deskarbonizazio-estrategia batean alegia. Deskarbonizazioaren eragile nagusiak gara”, adierazi zuen atzo Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak San Mamesen, enpresa multienergetikoaren Urteko Jardunaldira bertaratutako 250 pertsonen aurrean.
02 Abe 2022
ALBISTEAK

Petronorrek 2022ko balantzea egin du, etorkizuneko erronkei begira

Petronor San Mames estadioan Urteko Jardunaldia izaten ari da gaur. Konpainiaren egungo egoera eta aurre egin beharreko etorkizuneko erronkak aztertzeko topaketa, mugarri berrien protagonista izaten eta bikaintasunaren bidea urratzen jarraitzeko. Enpresa multienergetikoko sailetako 250 pertsona inguru bildu dira jardunaldi honetan.
01 Abe 2022
ALBISTEAK

Akitania Berriko presidenteak Petronor bisitatu du

Alain Rousset, Nouvelle Aquitaineko presidentea, eta Mathieu Bergé, Baionako Portuko presidentea, Petronorren izan dira gaur, eta Jose Luque, Petronorreko kontseilari delegatua, eta Jose Ignacio Zudaire, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea, haiekin izan dira.
30 Aza 2022
ALBISTEAK

Simulakroaren amaiera

Sirena-hotsa aktibatuta, 11:20etan amaitutzat eman da 10:15etan abiatutako emergentziazko simulakroa, barru zein kanpo mailan aldez aurretik ezarritako protokolo guztiak beteta.
30 Aza 2022
ALBISTEAK

Emergentziazko simulakroa Petronorren

Gaur goizeko 10:15etan laino toxikoaren ondoriozko simulakro-alarma aktibatu da, findegi barrura mugatutakoa. Ez dauka, beraz, inolako eraginik. Informatzen jarraituko da.
30 Aza 2022
ALBISTEAK

321 ikaslek parte hartu dute III. Petronor Kultura Kanpusean

321 ikaslek hartu dute parte, Petronorrek, ByP Eventos Deportivosen laguntzaz, azaroaren 14tik 25era Muskiz eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzan antolatu duen III. Kultura Kanpusean. Ekimen honen helburua, ikasgeletan zein gizartean, errespetua, elkarrizketa eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizazioa sustatzen duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea izan da.
28 Aza 2022
ALBISTEAK