Petronor.info bulegoak hiru urte bete ditu, 2009ko irailean, Muskizen, ireki zenetik. Jendearentzako arreta bulego hau auzokideei eta inguruko herritarrei Findegiaren nondik norakoaz eta bere proiektuetaz ahalik eta informaziorik gehien eskaintzeko asmotan sortu zen.
ALBISTEAK
Refino Espainiaren zuzendaritzak CO2-ren murrizketa aztertu du
Refino Espainiaren Zuzendaritza Batzordea Muñatones jauregian bildu da, gaur, CO2 isurien murrizketa, segurtasuna, ingurumena, berrikuntza programak zein merkatuen egoera aztertzeko, besteak beste.
Zierbenako Arraunlari Beteranoak Petronorren laguntza jaso
“Zierbenako Arraunlari Beteranoak” Petronorren dirulaguntza jaso du klubaren mantenurako eta Zierbenako estropada antolatzeko, besteak beste.
Rosi Fernandez, Pragarako bidaiaren irabazlea
Rosi Fernandez izan da Petronorrek, urriaren 4an, Pragan, Athletica Sparta Praharen kontra jokatuko duen partidua ikusteko zozkatu duen bi pertsonentzako bidaiaren, (hegazkina, sarrerak eta hotela barne), irabazlea.
5.000 pertsonek Muskizko VI. Ehiza eta Arrantza Azoka bisitatu dute
Petronorren dirulaguntza daukan, Muskizko VI. Ehiza eta Arrantza Azokak 5.000 pertsona inguru bildu zituen larunbatean. Bertan, Lukas Groveni, Ur Patzuergoaren Harreman Publikoen arduraduna eta azokaren bueltzatzaileetako bati, omenaldia eskaini zitzaion.
BL-11 lurrun-galdara abian jartzeari ekin
Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurtik aurrera, lehen plantako BL-11 lurrun-galdara abian jartzeari ekingo zaiola.
Petronorrek Katxete Egunean kolaboratu
Bihar Katxete Eguna izango da Zierbenan eta Petronorrek jai honekin kolaboratu nahi izan du.
Eskuartze programatua 1. Zuziriaren lurrun-lerroan
Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, irailak 20, eskuartze programatuari ekingo zaiola 1. Zuziriaren konbustioa hobetzeko lurrun-lerroaren baitan.
Muskizko Udalak EIOZ zergaz uste baino diru gehiago bildu
Muskizko udalak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) bilketan uste baino diru gehiago bildu du, hasiera batean aurrekontuetan ipinitakoa baino 160.000 euro gehiago hain zuzen ere. Lortutako 760.000 €-etaz 550.000€ Petronorrek ordaindu ditu.