ALBISTEAK

III. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa

Hirugarren urtez, Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek 5-12 urte bitarteko umeentzako futbol-kanpusa antolatu dute. Berriro ere, Muskizko Malecon zelaian izango da, ekainaren 25etik 29ra bitartean, goizeko 9:30etatik 13:30etara, eta uztailaren 2tik 13ra, 9:30etatik 18:30etara.

22 Mar 2012
ALBISTEAK

Natura eta energia-eraginkortasuna

Banan banan zenbatuak gero, 59 bezainbat izan ziren aurreko egunean Findegiaren gainetik multzoka hegan aritu izan ziren saiak. Gertaera ez da erabat berria. Izan ere, gutxi zein asko, lantzean behin jazo izaten den gertaera da, baina ez da inondik ere ohikoa horrenbeste hegazti handi elkarrekin ikustea. 59 sai benetan sai asko dira.

19 Mar 2012
ALBISTEAK

FMU, Gordin 1 eta Huts V3 unitateen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurtik aurrera, dagokion doiketa egiteko, FMU-ko unitateen geldialdi sekuentzialari ekingo zaiola. Aldi berean, Huts V3 (3. planta) eta Gordin 1 unitateak geldituko dira.

16 Mar 2012
ALBISTEAK