ALBISTEAK

Izakinen eragin onuratsua erabakigarria izan zen 2009an

Petronorren 2009ko ustiapen-emaitzak 2008koak baino ehunetik 27 murritzagoak izan ziren. Hala ere, urteko jarduera 170,5 milioiren mozkin garbiaz itxi zen, aurreko irabaziak 133,9 milioi euro izan ziren artean. Edozein modutan, izakinen balorazio onuragarria eta finantz-sarrerak gertatu izan ez balira, Konpainiak 30,1 milioi euroko galerekin itxi behar izango zuen urtea.

 

16 Api 2010
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak Petronorren ingurumen-teknologia onetsi

Industria eta Energia Sailak 31.593,75 euroren dirulaguntza eman dio Petronorri “ingurumen-legeriak eskatu baino sufre gehiago berreskuratzeko indarrean jarritako sistema” bideratzeagatik. Teknologia berri  hau Fueloila Murrizteko Unitateari atxikiko zaio, lan-eskutan zein bestelako gastutan soil-soilik Petronorrek xahutu duen 419.750 € aurrekontuaren aringarri.

10 Api 2010
ALBISTEAK

Enagasek Repsoli erosiko Gaviotako biltegiaren partaidetza

Repsolek Enagasi salduko dio, 86,9 milioi euroren truke, Bermeo aurrean Gaviota lurpeko gas-biltegian duen %82ren partaidetza. Salmenta ez da egin ahal izango beharrezko adminiztrazio eta lehiaketa-baimenak lortu arte.

09 Api 2010
ALBISTEAK

Repsolek Energia Berrien saila sortu eta Josu Jon Imaz zuzendari exekutibotzat izendatu

Repsolek Josu Jon Imaz izendatu du Energia Berrien Negozio Unitatearen zuzendari exekutibotzat. Lan-sail berri hau eragin du “bioenergiaren, garraiotarako energia berriztagarrien zein CO2 atzemate eta bilketaren eremuetan sortu daitezkeen aukerak bideratzeko eta dagozkien egitasmoak sustatzeko”. Bidenabar, Antonio Brufauk burutzen duen konpainiak “gaur egun indarrean dituen arloetan eta dagoeneko diharduen inguru geografikoetan eragin ditzakeen sinergiak  suspertzeko”. Imazek, misio berri honen jardueraz arduratzeaz gainera, Petronorren lehendakari exekutibo izaten jarraituko du

 

08 Api 2010
ALBISTEAK

Petronor, euskal ekonomiaren trakzio-enpresarik handienetakoa

Petronor da, Iberdrola, CAF, Sener eta ITPrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren trakzio-enpresarik handienetakoa, Belen Ferreras kazetariak gaur El Mundo egunkarian argitara emandako txostenean dioenez gero. Petronorrek 530 milioi euro ordaindu zizkion 2008an zergatan Bizkaiko Foru Ogasunari.

05 Api 2010
ALBISTEAK

Blog berria Petronor.com honetan

Apiriletik aurrera Petronor.com webgune honek hirugarren bloga eskainiko du. “Vida inteligente” izango da izenburuz eta Fidel Presak idatziko du. Eskarmentu handiko gizona, Fidel langile amorratua da eta denetariko idazmoldeak luze-zabal landu izan dituena.  Zorionak eman nahi dizkiogu erronka honi heltzeagatik eta “zori” ona opa urratu beharreko bidean.

31 Mar 2010
ALBISTEAK

Gaur, nazioarteko futbola Muskizko Malekoian

Somorrostroko Kirol Elkarteak nazioarteko partida jokatuko du gaur, asteartea, martxoak 30, Uruguaiko unibertsitate-txapelduna den Montevideoko Unibertsitate Katolikoaren Klubaren aurka.

30 Mar 2010
ALBISTEAK