Petronorrek jakinerazi nahi du hurrengo egunetan epeka ekingo zaiola Konbertsio Unitateak abian jartzeari, FMUren egitasmoaren inguruko hainbat urtetatik behingo mantenu eta revamping lanak amaitu ostean.
ALBISTEAK
Zierbenako airea, azken hamar urteotako garbiena
“Zierbenako airea da, gaur egun, azken hamar urteotan izan dugun garbiena; honek esangura du ekologistok, enpresok eta erakundeok ondo dihardugula”. Adierazpen hauek gaur eguerdian egin ditu Marzel Elorza Zierbenako alkateak, Euskal Herriko Itzulia dela eta sinatu den itunaren inguruan. Aurten 50. Itzulia izango da eta apirilaren 5an Zierbenetatik aterako, Petronorren laguntzaz.
Jon Santacana, urrezko domina Vancouver-en
Jon Santacanak eta Migel Galindo bere gidariak elkarrekin lortu dute gaur hirugarren domina Vancouver-ko Joko Paralinpikoetan. Honako honetan, jaitsiera-motan izan da, bista-elbarrituen multzoan. Slalomez zein erraldoiz, aurreko bi txandetan lortutako dominak zilarrezkoak izan ziren arren, honako honetan urrezkoa izan da. Beraz, hirutik hiru, nekez gero gehiago.
Petronorrek Euskal Erkidegoko argindarraren %3,8 ekoiztuko
Udazkenetik aurrera Petronorrek indarrean jarriko du amaitzear duen kogenerazio-proiektua. Guztira 83,6 milioi euroren egitasmoa, 43,09 MW argindar ekoizteko. Muskizko findegiak 49,13 MW sortarazten ditu gaur egun. Azarotik aurrera, berriz, denera 92,22 MW. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den argindar guztiaren %3,8.
Konbertsio-unitateak abian jarriko hilaren 22tik aurrera
Hurrengo egunetan alorrez alor hasiera emango zaie Kobertsio-unitateak –FCC, Husgune eta Visbreaking, esaterako– abian jartzeko ekinaldiei. Aldez aurretik, aipatu unitate bakoitzean FMU egitasmoarentzako mantenu eta revamping lanak amaitu behar izan dira.
Koke-ganberak behin betiko jartzen
Egunotan behin betiko jartzen ari dira Fueloila Murrizteko Unitatearen bi koke-ganberak. Atzo, ostegunez, bietako aurrena jarri zen eta bihar, larunbatez, bigarrena jarri ahal izango da eguraldiak eragozten ez baldin badu behintzat.
Industria Ministeritzak FMU egitasmoa babestu
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeritzak 6.629.401,00 euroren mailegua eman dio Petronorri, hamar urteko amortizazioaz, bost urteko gabeziaz eta %0eko interesaz, beti ere berrindustriatze-programaren baitango laguntzen arabera. Mailegu honek Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoaren finantziazioa erraztuko du eta Petronorrek eragindako inbertsioen gaineko erakunde-babesa adierazten du, instalazioen etenbako inbertsioei zein lehiakortasun-hobekuntzari dagokienez.
Konbertsio-Unitateak indarrean jartzeko lehen ekinaldia
Planta 1.eko zuziaren zein ekoizpen-unitateen abian jartzea dela-eta, aurreko larunbatean, hilak 6, webgune beronetan aditzera eman zenez gero, gaurtik aurrera hasiera emango zaio Konbertsio-Unitateak indarrean jartzeko lehen ekinaldiari.
Planta 1.eko unitatea eta zuzia abian
Petronorrek jakinerazi nahi du atzo, martxoak 5, abian jarri zela Planta 1.eko zuzia eta gaur, hilak 6, Planta bereko ekoizpen-unitateen zatikako abiatze-lanei ekingo zaiela. Aldi berean, Konbertsio Esparruko lurrun-ekoizpenerako galdara bat ere abian jarriko da.