Hurrengo ostegunean, hilak 20, Athleticek Norvegiako Tromsoren aurkako UEFA kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com
ALBISTEAK
Energia-erronkak aztergai EHUren Uda Ikastaroetan
Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak esku hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateak eratutako Uda Ikastaroen bigarren ekitaldian, abuztuaren 17tik irailaren 11ra bitartean. Imazek etorkizuneko energia-erronkek erakarriko dituzten mehatxuak eta aukerak aztertuko ditu.
Repsol.com, Internet ataririk onena
Repsol.com Espainiako Internet ataririk onenatzat aukeratua izan da hirugarren aldiz, Cap Geminik garatutako Energia eta Internet enpresen sektorearen gaineko txostenaren arabera.
La Arena eta beste hamaika hondartza kalitate-agirien jabe
La Arena eta beste hamaika hondartza dira, honez gero, kalitate eta ingurumen-kudeaketaz ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak lortu dituzten hareatza bizkaitarrak. Agirion jabe ziren aurretik La Arena (Muskiz-Zierbena), Bakio, Laga eta Laida (Ibarrengelu), Karraspio (Mendexa), Arrietara-Atxabiribil (Sopela), Ogella (Ispaster), Isuntza (Lekeitio), Arrigorri (Ondarroa) eta Plentziako hondartzak; eta, udara honetatik aurrera, baita Getxoko Arrigunaga eta Ereaga ere.
Zierbenako Itsaski Azokak kokapen berria izango du
Zierbenako Portu auzoan eraikitzekoa den kiroldegiak erakarriko du bertako Itsaski Azoka lekuz aldatzea eta kokapen iraunkorraz jabetzea. Aurtengo azoka urriaren lehen asteburuan antolatuko da.
Muskiztik Nordkappera 23 egunetan
Zintzo-zintzo eta punttu-punttuan, agindu bezala, aurreko larunbat goizeko 10:15ean atera zen Findegi-ataritik hurrengo hamabi egunetan, eta sei mila kilometro inguruan zehar, Europako ipar muturreraino helduko den lagun-taldea. Muskizen bizi den Fernando Cervello sestaorraz gainera, abian dira honez gero Juan Manuel Rodríguez asturiarra, Ivan Falcón galiziarra eta Llibert Cañadas katalana. Alemanian elkartuko da eurekin Guillermo Fagnani argentinarra.
Repsol-ek Lehiaren Batzordearen aurkako helegitea aurkeztuko
Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNC) Respol-i 5 milioi euroren isuna jartzea ebatzi du, ustez Zerbitzuguneetan prezioak zeharka finkatzeagatik. Repsol-ek CNCren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko du funtsezko eskubideak urratu direla uste duelako eta hutsegite larria dela adierazi du.
Esleitua honez gero URF egitasmoaren %56a
“Une honetan, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako lanbako 29 dira URF egitasmoaren eraikuntzan lanean hasiak diren beharginak, eta guztiok nahi genuke kopuru hau gehitzea, langileon trebetasunaren zein kontratudun enpresek ezartzen dituzten eskakizunen arabera”. Honako hauek dira Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak herri-prentsari egindako adierazpenak.
Muskizko Udala eta Petronorren arteko hitzarmena
Forlan Muskizko Udalaren erakundeak eta Petronorrek gaur sinatu dute lanbide-orientazio eta trebakuntzari buruzko lankidetza-hitzarmena. Udalaren izenean Gonzalo Riancho alkateak sinatu du eta Petronorren ordezkari gisa, berriz, Josu Jon Imaz presidenteak, Victor Perez de Guezuraga Findegiaren zuzendari nagusia bertan zelarik.