Petronorrek jakinarazi nahi du gaur abuztuak 15, egunean zehar, 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lana egiteko.
ALBISTEAK
Repsolek, Petronorrek eta Boschek hidrogeno berriztagarriaren Espainiako balio-katean proiektuak garatzeko aukerak aztertuko dituzte
Repsolek, Petronorrek eta Boschek asmoen akordioa sinatu dute, hidrogeno berriztagarriaren Espainiako balio-katean baterako proiektuak garatzeko aukera aztertzeko. Hiru enpresek zenbait jarduera-ildo zehaztu dituzte mugikortasunean, industrian eta bizitegi-arloan.
02 Abu 2021
ALBISTEAK
EBk Petronorren egitasmo bat diruz lagunduko du karbono gutxiko teknologiak garatzeko berritzailea izateagatik
Europako Batzordearen Innovation Fund programaren finantziazioak babestu egingo du Repsol-Petronorrek CO2 eta hondakinetatik abiatuta agregakinen fabrikazioko lantegia eraikitzea. Agregakina eraikuntzako industrian, besteak beste hormigoiak eta errepideak egiteko, sarritan erabilitako material mota da.
30 Uzt 2021
ALBISTEAK
José Ignacio Zudaireri elkarrizketa Tele 7n
José Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia eta Finantza Sailaren zuzendariak findegiaren egungo egoerari eta etorkizunari buruz hitz egin du Tele 7-n izandako elkarrizketan, eta hidrogenoak eta erregai sintetikoen ekoizpenak deskarbonizazioan duten garrantzia azpimarratu du.
29 Uzt 2021
ALBISTEAK
Petronor da Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) sustatu duten 17 erakundeetako bat
Petronor da, Euskadin Adimen Artifiziala sustatzeko asmoz, gaur, Miñanon kokatutako Arabako Teknologia Parkean eratu den Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) delakoa osatu duten 17 erakundeetako bat.
28 Uzt 2021
ALBISTEAK
Uraren kalitatea “bikaina” da Bizkaiko hondartza gehienetan
Uraren kalitatea “bikaina” da Bizkaiko hondartza gehienetan: La Arenan, Ereagan, Arrigunagan, Azkorrin, Barinatxen (Solandotes), Atxabiribil-Arriateran, Muriolan, Plentzian, Gorlizen, Armintzekoalden, Bakion, Aritzatxun, Laidan, Lagan, Ogellan, Isuntzan, Karraspion (erdialdea) eta Arrigorrin.
26 Uzt 2021
ALBISTEAK
H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea berriro abian
Petronorrek jakinarazi nahi du uztailaren 25etik aurrera, igandea, 2. Plantako H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea martxan jartzeko lanak hasiko direla. 3 eguneko iraupena izango dute.
23 Uzt 2021
ALBISTEAK
Badago eskuragarri online “Gaztelu Berri”-ren 102. zenbakia
“Gaztelu Berri” hiru hilean behingo aldizkariaren 102. zenbakia eskuragarri dago Petronorren webgunean.
21 Uzt 2021
ALBISTEAK
Repsolek eta Talgok hidrogeno berriztagarrizko trena bultzatuko dute
Repsolek eta Talgok hidrogeno berriztagarria erabiltzen duten trenak sortzeko proiektuak bultzatuko dituzte elkarrekin, Iberiar Penintsulan isurpenik gabeko tren bidezko garraioa sustatzeko asmoz. Halaxe jaso da bi konpainiek gaur, tren-fabrikatzailearen Las Rozas herriko (Madril) lantegian sinatu duten akordioan. Sinaketan parte hartu dute Juan Abascal Repsoleko Industria-Eraldaketa eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari exekutiboak eta Carlos Palacio Oriol Talgoko presidenteak. Ekitaldian izan da, halaber, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea.
19 Uzt 2021
ALBISTEAK

