Unai Allendek, Balastera, Campillo eta Los Castañoseko Jai Batzordeko presidenteak, La Mercedeko jaien antolakuntzarako dirulaguntza jaso du Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskutik.
Babesa
Abanto Kluba, mendeurrenaren bezperetan
Abanto Klubak ekin dio honezkero 2014ko ekintza-egitaraua prestatzeari, ez baitu alferrik hamasei hilabete barru sortu zeneko mendeurrena ospatuko.
Zierbenak irabazi II. Beteranoen Estropadaren ikurrina
Zierbenako traineruak irabazi du, iaz bezalaxe, II. Beteranoen Estropadaren ikurrina. Estropadok Zierbenan bertan eratu dira, Petronorren laguntzaz.
Petronorren gasolindegiek euren bizkar hartuko dute BEZ igoeraren kostu-erdia
Petronorren zerbitzuguneek –Repsolenak zein Campsarenak bezalaxe, guztiak ere Repsol Comercial taldearen kide direnez gero—gasolinen eta gasolioen salmenta-prezioa jaitsiko dute, BEZaren igoerari darion eragina murriztu ahal izateko.
Petronorren dirulaguntzek abuztuan zehar jarraitu dute
Carmelo Viota Gallarta Pelotazale Elkartearen arduradunak jaso berri du, Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik, 2012ko jarduerari dagokion dirulaguntza.
Arrakastatsua, Repsol Fundazioaren eta Petronorren V. Beka Egitaraua
Guztira 71 eskabide aurkeztu dira, epe barruan, Repsol Fundazioak eta Petronorrek, bosgarren urtez, plazaratu duten Lanbide Heziketako 50 beka-egitarauari erantzunez.
Petronorren porra bueltan!
Urtero legez, Petronorrek San Mameseko tribunan Athleticen partiduak ikustera gonbidatzen zaitu.
Doneztebe berriro ere txapeldun
Doneztebek Markina-Xemein 3-0 garaitu zuen, ostiralean, Gallartako pilotalekuan, Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren irabazle bilakatuz.
Bidezko Merkataritzaren produktuak Ugaldebietako gasolindegian
Repsolek, Repsol Fundazioak eta Laguntza Ekintzan Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute Repsol, Campsa eta Petronor gasolindegietan Bidezko Merkataritzaren produktuak saltzeko. Abanto-Zierbenan dagoen Ugaldebietako Petronor gasolindegia, aintzindarietako bat da.

