Koldo Artaraz Gueñesko alkate eta Enkarturren lehendakariak zein Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak elkarrekin aurkeztu dute gaur, Muñatones jauregian, “Burdinazko mendiak” gidaliburua, non Enkarterriko nahiz Meatzaldeko antzinako meategiak bisitatzeko hamabi ibilbideren berri ematen den, gure inguruaz eta iraganaz gozatzeko hamabi aukera alegia.
Babesa
Javi Martinez, erregularrena
Javi Martinez Athletic-en erdilari nafarrak atzo jaso zuen, Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik, Erregulartasun Garaikurra. Ekitaldia Guggenheim Museoan eratu zen, Euskal Kirolaren Deia Sarien hogeita hamalaugarren emanaldian zehar.
Agortu dira Athletic-Celtic partidarako sarrerak
Petronorrek adierazi nahi du amaitu direla Petronor.info bulegoan doan eskaini izan diren sarrerak, datorren larunbatean –martxoak 26– Athletic eta Celtic Klubek elkarren kontra San Mamesen jokatuko duten partidarako.
Athletic-Celtic ikusteko sarrerak
Martxoaren 26an, larunbatez, lagunarteko partida jokatuko dute Athletic eta Celtic klubek San Mamesen, Bizkaiko futbolaren aldeko diru-laguntza lortzeko asmotan. Norgehiagoka iluntzeko 20:45tan hasiko da.
Porrotaren goresmena, Alberto I
Alberto Iñurrategi mendigoizalea izan zen aurreko ostegunean Muskizen amaitu ziren VI. Mendi Ihardunaldien azken argi-mutila. Aurten ere arrakasta handiz Mello Mendi Taldeak eratutako hitzaldi-sorta, Alfredo Santamariaren zuzendaritzapean eta Petronorren laguntzaz.
Petronor Athleticaz fidatzen da
Athleticek, BBKk eta Petronorren hurrengo hiru denboraldietarako babes-laguntza berritu dute. Sinatu beharrekoak Ibaiganen sinatu dira hiru erakundeen lehendakariak tarteko, Fernando García Macua, Mario Fernández eta Josu Jon Imaz, hurrenez hurren.
Jonathan Lastra, hamazazpigarrena Munduko Ziklo-cross Txapelketan
Jonathan Lastrak hamazazpigarren amaitu zuen aurreko asteburuan Alemaniako Santk Wendelen eratutako Munduko Ziklo-cross junior Txapelketan. Espainiako 2010 junior txapeldunorde dugun Muskizko txirrindulari honek eskertu nahi izan ditu “beti nerekin egoteaz gainera egunez egun laguntzen nauten guztiak”.
Laborategi ibiltaria Abanto-Zierbenan
Repsol Fundazioak eta Petronorrek elkarrekin aurkeztu dute gaur, Abanto-Zierbenan, Movilab izeneko laborategi ibiltaria, zientzia eta berrikuntza sustatzeko zein zientzia- eta teknika-ikasketak eragiteko.
Edurne Pasaban, 2010eko kirolaririk onena
Edurne Pasaban mendigoizaleak jaso zuen atzo, Muskizko Meatzari Aretoan, 2010eko kirolaririk onenari dagokion garaikurra, ez baita berau alferrik lurreko hamalau gailurrik altuenetara igo den lehen emakumea. Alpinista tolosarra izan da elcorreo.com irakurleen artean botorik gehien jaso duen euskal kirolaria.

