Babesa

Gaur hasi dira Muskizko lehen Uda Ikastaroak

Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburua bertan zelarik, atzo arratsaldez ekin zitzaien Muskiz FP 2010 Uda Ikastaroei. Gaur hasi eta uztailaren 16ra bitartean eratuko dira “Lanbide Hezkuntza, Berrikuntza eta Iraunkortasuna” izenburupean.

22 Eka 2010
ALBISTEAK

Unai Caro, puntarik punta

Unai Carok beste behin lortu du Euskadiko Txapela maldan beherako mountain-bike lehiaketan. Unai, Abanto-Zierbenako semea dugu eta Somorrostro Lanbide Ikastetxeko ikaslea.
 
 

10 Eka 2010
ALBISTEAK

Xabier Bustamante joango da Leicesterra

Xabier Bustamante Sadaba -muskiztarra eta Muskiz BHIko ikaslea- izango da Athletic Clubek Leicesterren eratutako campuserako plazaz baliatu ahal izango dena. Zozketa atzo egin zen Muskizko Udaletxean. 

08 Eka 2010
ALBISTEAK

Gaur hasiko da III Alien Motorzale Bilera

Gaurtik aurrera ekingo zaio Muskizko San Juan zelaietan III Alien Motorzale Bilerari. Hasierako txupinazoa arratsaldeko 18:00 izango da, izen-emateaz eta kanpinaren zein txoznaren irekialdiaz. Iluntzeko 20:00tan, berriz, herri sardina-jana.
 

04 Eka 2010
ALBISTEAK

Astelehenean amaituko Athletic-en campusaren zozketa-epea

Hilaren 31an, astelehenez, amaituko da Athletic-ek Leicesterren (Ingalaterra) antolatuko duen campuserako plaza-zozketan parte hartzeko epea, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako 13 urtetik 17ra bitarteko neska-mutilen artean.

 

28 Mai 2010
ALBISTEAK

Futbol profesionaleko entrenatzailearen nondik norakoa

“Futbol profesionaleko entrenatzailearen nondik norakoa” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.

 

19 Mai 2010
ALBISTEAK

URF egitasmoa dela-eta hesola sartzeari ekingo zaio

Petronorrek jakinerazi nahi du, URF egitasmoaren eraikuntza dela-eta, maiatzaren 17tik aurrera ekingo zaiola Koker Larraineko hesolak sartzeari dagokion azken ekitaldiari. Batez beste bi astebetez iraungo dute lanek, makinen errendimenduaren arabera zenbait aldaketa gertatu daitekeen arren.

16 Mai 2010
ALBISTEAK

Sarrerak “ezinezko partida” ikusteko

Maiatzaren 17an, astelehena, arratsaldeko 19.00etan, San Mamesen eratuko da, Joseba Etxeberriaren omenetan, “ezinezko partida” izeneko topaketa. Ehun neska-mutilek Athletic Club-eko lehen taldearen aurka jokatuko dute.

 

10 Mai 2010
ALBISTEAK