Babesa

Amaitu da Muskizen suteek suntsitutako 20.000 m2-ko lursailaren basoberritzea

El Cerro de La Llosa Kirol zein Kultura Elkarteak Muskizen suteek suntsitutako 20.000 metro karratuko lursailaren basoberritzea amaitu du. Ekimen honetan Petronorrek, Muskizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, La Caixa Fundazioak, dohaintza pribatu batek eta udalerriko ikastetxeek parte hartu dute.
15 Mar 2023
ALBISTEAK

Repsol Gidak bina eguzkirekin aintzatetsi ditu ‘Garena’, ‘Hika Gastronomiko’, ‘Amelia by Paulo Airaudo’ eta ‘Rekondo’ euskal jatetxeak

Euskadik bina Eguzkirekin aintzatetsitako beste lau jatetxe ditu atzodanik: ‘Garena’ (Dima), ‘Hika Gastronomiko’ (Villabona) eta Donostiako ‘Amelia by Paulo Airaudo’ eta ‘Rekondo’. Gainera, Eguzki bana lortu dute Euskadiko zazpi jatetxe eta Nafarroako hiru hauek: ‘Erro’ (Atxondo), ‘Kuma’ (Bilbo), ‘Tamarises Izarra’ (Getxo), ‘Espazio Oteiza-Akelarre’ (Donostia), ‘Hamarratz’ (Zumaia), ‘Laia Erretegia’ (Hondarribia) ‘Zazpi STM’ (Donostia), Baserriberri (Iruña), Les Amis (Iruña), y  Carlos Oyarbide Bistronomiko (San Adrián).
28 Ots 2023
ALBISTEAK

Gipuzkoako industria-enpresen lehen energia-komunitatea sortu da Eibarren

 EAEko industria-sektoreak eguzki-energia berriztagarriaren aldeko apustua egin du Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresen lehen energia-komunitatea sortu baitu Eibarren, Edinorrek (Petronorren  filiala % 100ean) diseinatutako ereduaren arabera eratutakoa. TEK Azitain (Tokiko Energia Komunitatea) izeneko ekimena izen bereko industrialdean egongo da, eta 347 plaka fotovoltaiko instalatuko ditu industrialdeko zortzi enpresari energia emateko. Acha Herramientas, Codesyntax, Hanna Instruments, Inkubagailua Eibargunea, Jose Maria Irazabal, Manufacturas Resort, Neurtek, Teleapostuak enpresei hain zuzen. Proiektuan parte hartzen duten zortzi enpresa horiek izaera juridiko propioa duen energia-komunitate bat osatu dute proiektua martxan jartzeko.
10 Ots 2023
ALBISTEAK

“Europak diseinu bateratua behar du energia-, kanpo- eta segurtasun-politikan”

“Munduaren mendebaldeko domeinua amaitzen ari da, grabitate ekonomikoaren zentroa Ozeano Barera joaten ari da. Europak proiektu komun bat behar du energia-politikan, segurtasunean eta migrazioetan, bestela desagertzeko arriskuan egongo baikara, eta oso zaila izango da gaur egun dugun gastu sozialari eustea”,  adierazi zuen atzo Jorge Dezcallar enbaxadore eta CNIko  zuzendari ohiak, EL Correok Petronorrekin elkarlanean antolatutako hitzaldian.
24 Urt 2023
ALBISTEAK

Iraia Garcia eta Diego Pascual, Bizkaiko Kros Master Txapelketako irabazleak

Iraia Garciak eta Diego Pascualek irabazi zuten atzo Bizkaiko Kros Master Txapelketa, Muskizen. Proba udalerriko Eskolen Arteko Krosaren XLI. edizioarekin eta Iñaki Lambarri Goñiren 9. Oroimenarekin batera egin zen. Unión Deportiva Muñatones elkarteak antolatu zuen, Udalaren laguntzaz, eta Petronorren babesaz.
23 Urt 2023
ALBISTEAK

OLBEk eta Petronorrek opera ezagutarazi diete txikiei Muskizen

OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) “Eguberritako Ipuina” umeentzako operaren inguruko hitzaldia eskaini zuen asteartean Muskizen. Petronorrek,  ABAO-OLBEren babesle denez gero, emankizunaz gozatzeko sarrerak banatu zituen.
22 Abe 2022
ALBISTEAK