Petronorren 2014rako egutegi berria prest dago. Nahi duenak Muskizko Petronor.info bulegoan (Zendeja, 31) jaso dezake. Egutegi bana emango da famili batasun bakoitzeko, guztiak amaitu arte.
Findegia
Gertakaria Desulfurazio unitatean
Gaur, 11ak aldera, 3. gasolioaren Desulfurazio unitatearen doikuntza egitean, labearen barruan bat-bateko gehigizko presioa izatea eragin duen gertakaria eman da. Ez da produktuaren ihesik, suterik ezta atmosferarako isuririk izan.
Victor Perez de Gezuraga: “Petronorrek bere CO2 isuriak %15ean murriztea lortu du”
“Petronorrek bere CO2 isuriak %15ean murriztea lortu du eta beste helburu bat jarri gara, %20an gutxitzea” esan zuen, atzo, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak FYM-Cementos Rezolak, bere Arrigorriagako plantaren 50. urteurrena dela eta, “Industria Ingurumenaz” mintzatzeko, Euskalduna Jauregian, antolatu zuen topaketan.
Orkestraren Energia Ikastaroaren ikasleak Petronorren
Orkestraren, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren, Energia Ikastaroaren ikasleak Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte.
Petronorrek geldialdia amaitutzat ematen du lehiakortasuna handitzeko 39 milioi inbertitu ostean
Petronorrek 1. Findegiaren Hidrogeno, Sufre zein Kogenerazio planten eta Likatasuna Murrizteko Unitatearen geldialdia amaitutzat eman du gaur, lehiakortasuna handitzeko 39 milioi euro inbertitu ostean.
La Inmaculada eta Jesuitas ikastetxeetako ikasleek Petronor bisitatu dute
Barakaldoko La Inmaculada eta Indautxuko (Bilbo) Jesuitas ikastetxeetako 60 ikasle inguruk Petronor bisitatu dute.
Repsol Taldearen Findegien Laborategi zein Sistema teknikariak Petronorren
Repsol Taldearen Findegien Laborategi zein Sistema teknikariek, baita Madrileko Informazio Sistemen arduradunek, Petronor bisitatu dute Finketarako (SGL) Laborategiaren Kudeaketarako Sistema berria abian jartzeko.
Repsolen akziodunak Petronorren bisitari
Repsolen gutxiengoa duen akziodun taldeak Petronor bisitatu du. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria haiekin izan dira.
Repsol Fundazioak “El mundo de la Energ
Repsol Fundazioaren El mundo de la energía ¿Sabías que…? Ikasgela Mugikorra Muskizen izango da gaur eta bihar, kiroldegiaren atzeko aparkalekuan, eta urriaren 30 zein 31an Abanto-Zierbenara gerturatuko da (Blasco Ibañez ibilbidea).

