Findegia

Kogenerazio eta URF-ko lerroen lurruntze-lanak

Petronorrek jakinerazi nahi du abuztuaren 6tik aurrera URF egitasmoari dagozkion SR6 sufre-berreskurapen-plantak eta CG6 kogenerazio-unitate berriak elikatzeko hiru interconnecting lurrun-lerroak prestatzeko beharrezko diren lanei ekingo zaiela.

05 Abu 2010
ALBISTEAK

Ehun ikasle inguru aurkeztu dira Repsol Fundazioa-Petronor beketara

Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietako ehun inguru gazte aurkeztu dira Repsol Fundazioak eta Petronorrek 2010-2011 ikasturterako elkarrekin burutu duten Lanbide Heziketarako beka-egitasmora, Enrique Locutura Fundazioaren lehendakariorde ejekutiboak eta Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak prentsaurrean jakinerazi dutenez.

05 Uzt 2010
ALBISTEAK

Europarlamentariek Petronor bisitatu

ALDE (Alliance of Liberals and Democrats for Europe) taldeko 30 inguru eurolegebiltzarkide bisitari izan dira Petronor Findegian, Izaskun Bilbao parlamentari jeltzalearen bitartekotzaz. Buru izan da Graham Watson, taldearen bozeramaile nagusia.

30 Eka 2010
ALBISTEAK

Greba orokorra dela-eta, gutxieneko karga

Biharko, ekainak 29, deitu den greba orokorra dela-eta, Petronorrek jakinerazi nahi du gutxieneko operazio-kargan jarriko direla Ekoizpen Unitateak. Egoera honek indarrean iraungo du 24 orduz,  hilaren 29ko 06:00etatik hilaren 30eko 06:00ak arte.

28 Eka 2010
ALBISTEAK

Amaitu da aldi bereko isuria

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, osteguna, goizeko 06:45tan, amaiera eman zaiola atzo arratsaldean Barbadun ibaira ekindako isuriari. Jakina denez, itsasora ezezik ibaira ere isuri behar izan zen egunean zehar izan ziren eurite handiengatik.

17 Eka 2010
ALBISTEAK

Petronorren suhiltzaileak bart Muskizen aritu

Petronorren Segurtasun Sailaren hainbat Suhiltzaile  taldekide aritu dira bart gauean Muskizko  hiri-barruan, uholdeak eragindako zenbait ondorio arindu gurarik. Hain zuzen ere, arduradun batek eta langile bik elkarrekin jardun zuten ura uxatzen atzo iluntzeko 20:00etatik gaur goizaldeko ordu biak arte.

17 Eka 2010
ALBISTEAK

Aldi bereko isuria itsasora zein Barbadun ibaira

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, arratsalde erdian, ohi ez den isuriari ekin behar izan zaiola,  itsasora bideratu izaten den ur depuratuaz gainera Barbadun ibaira ere aldi berean ur gehiago isuriz, uholdeak erakarri ditzakeen ondorio kaltegarriak ekiditzeko edota murrizteko. Erabaki hau hartu behar izan da egun guztian zehar izan den euriteagatik eta hurrengo orduetan ere jarraituko ote duen beldur, iragarpen ofizialek aditzera eman dutenez.

16 Eka 2010
ALBISTEAK