Findegia

Bi taldek bisitatu Petronor aurreko astean

Aurreko astean bi ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Santanderreko Nautika Goi Eskola Teknikoak eta Somorrostro Irakas Guneak.
 

09 Eka 2010
ALBISTEAK

Ingurunekiko erantzukizuna urte osoan zehar

Gaur, ekainak 5, ospatzen da Ingurugiroaren Mundu-mailako Eguna. “Petronor: ingurunekiko erantzukizuna urte osoan zehar” goiburupean Findegian ospatzen da egun hau, bai gaur eta baita urte guztian zehar ere, konpainiaren jardunak inguruan sortarazten dituen eraginak murrizten, beti ere legediak ezarritako arauen azpitik. Horretarako, Teknika Erabilgarri Onenak ezarri ditu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko, Sistemaren Ziurtagiriak erakusten duenez.

05 Eka 2010
ALBISTEAK

FCC unitateak 25 urte bete gaur

Gaur bezalako egunean, orain dela 25 urte, 1985eko maiatzaren 17an eta arratsaldeko lan-txandan hain zuzen ere, indarrean jarri zen aurrenengo aldiz FCC (Fluid Catalytic Cracking) unitatea.  Manuel Gómez, sail arduraduna, eta orduan operatzaile ziren Ramon Gil, Jabier Ibisate, Pedro Valenzuela eta Angel Cerezo dira une gogoangarri haren lekuko apartak. Zorionak.

17 Mai 2010
ALBISTEAK

Petronorrek ingurumen-birziurtapen auditoria gainditu

Petronorrek ingurumen-kudeaketa sistemari dagokion birziurtapen auditoria gainditu du egoki asko, ISO 14001 arauen arabera. Auditoria sakonki egin zen bost egunetan zehar, apirilaren 26tik 30era bitartean, eta emaitzak oraintxe jakinerazi dira.

 

12 Mai 2010
ALBISTEAK

Gaur ekin zaio bigarren Gordin Unitateari

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera ekingo zaiola bigarren Gordin Unitatea indarrean jartzeari. Ekinaldiak irauten duen artean daitekeena da lehen Zuziaren garra gehitzea.

03 Mai 2010
ALBISTEAK

FMU egitasmoa gailurrik garaienera heldu

Atzo arratsaldean, hilak 28, ilundu aurretik amaitu ziren koke-kameren inguruan jarri den metalezko egituraren montaje-operazioak. Egitura honen helburua zera da: Fueloila Murrizteko Unitatean indarrean jarri ostean behar izango diren lan- eta mantenu-jarduerak erraztea eta segurtasunez egin ahal izatea.

 

29 Api 2010
ALBISTEAK

Gaur San Prudentzio, bihar Santa Prudentzia

Gaur, apirilak 28, San Prudentzio eguna dugu, Laneko Segurtasun eta Osasun Eguna mundu guztian. Petronorrek biziki ospatu ohi du urtero egun hau, eta baita egunero-egunero ere, batere salbuespenik gabe ospatu beharreko eguna delakoan.

 

28 Api 2010
ALBISTEAK