Findegia

Gaur bertan ekin zaio berriro Athletic-Petronorren porraldiari

Azkenik, uztailaren 30ean jokatuko du Athleticek, San Mamesen, UEFA lehiaketan sailkatzeko lehen partida. Esan beharrik ere ez gero, Athletici opa diogula sekulako arrakastarik handiena hastear dagoen 2009-2010 denboraldirako. Hala ere, gogoratu dezagun Athletic-Petronorren porraldi berria gaur bertan hasi dela.

21 Uzt 2009
ALBISTEAK

Petronor Stop CO2 Euskadi ekimenaren bazkide

Petronorrek bere egin du Stop CO2  Euskadi ekimena, Elkarkide Plus enpresa gisa. Konpromiso honekin batera Petronor bat dator ingurumen kudeaketa-sistema ziurtatua izateaz gainera, CO2 isuriak urritu nahi duten enpresa-taldeekin. Aldi berean Petronorrek bere auzoko erakundeen isurien murrizketa suspertuko du.

16 Uzt 2009
ALBISTEAK

Galdaren geldialdia

Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren galdaretako biren segurtasun automatikoek jo zuten, ohi den baino lurrun gutxiago sortaraziz eta ekoizpenaren desoreka eraginez.

15 Uzt 2009
ALBISTEAK

Dagoeneko normaldua galdaren funtzionamendua

Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren hiru galdaretako biren geldialdiaren ondotik, sistemak egonkortasuna lortu zuen iluntzeko 19.45ean eta 22.20tik aurrera produkzioak lehengo lepotik jarraitu zuen geldialdia jasan zuten bi galdaretako batek lanari ekin  eta abian hasi ostean.

15 Uzt 2009
ALBISTEAK

Lehendakaria Repsolen presidentearekin bildu

Antonio Brufau Repsolen presidenteak gaur bisitatu du Ajuria-Enean Patxi Lopez lehendakaria. Berarekin batera izan dira bertan Pedro Fernandez Frial Downstream zuzendari nagusia; Nemesio Fernandez-Cuesta, Upstream zuzendari nagusia eta Josu Jon Imaz, Petronorren lehendakaria.

08 Uzt 2009
ALBISTEAK

Petronorrek Ideia Lehiaketa eragin

Petronorrek Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.

06 Uzt 2009
ALBISTEAK

Manu de la Sen-i, esker onez

Manu de la Sen-en adiskide, lagun eta lankideak ostiral eguerdian bildu ziren elkarrekin, ia lau hamarkada luzetan zehar zentzuz eta tajuz berarekin lanordu eta bizipoz asko  partekatzeko zoria izan ondoren. Jaioko dira berriak, bai, baina Manu bezalako kimurik ez da gero egunero ernalduko. Zorionak Manu.

04 Uzt 2009
ALBISTEAK

Zimentarriak datorren astean amaituko dira

Zimentarri-lanek, hesolen tinkatze-lanek alegia,  aurrera jarraitzen dute nahiz eta uste baino abiada geldoago batez, hasierako egitasmoetan gogoan ziren lur-substratu gogorragoak aurkitzen ari baitira.

23 Eka 2009
ALBISTEAK

Imazek: “Energiaz ere geure ‘gutasuna’ zehaztu behar dugu”

“Politika, gizarte eta enpresa esparruetan luze asko iraungo duen energia-eredu partekatua lideratzeko gauza izan behar dugu” aditzera eman du gaur Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak, Madrilen, Sidegas elkartearen urteroko Batzar Nagusian gonbidatutzat eskaini duen hitzaldian. Eta ezarri du “jendaurreko esparruango lidergoak gizarte-interes partikularren defentsa gainditu behar du eta elkarren arteko ikuspegi bateratua suspertu”.

19 Eka 2009
ALBISTEAK