Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, arratsalde erdian, ohi ez den isuriari ekin behar izan zaiola, itsasora bideratu izaten den ur depuratuaz gainera Barbadun ibaira ere aldi berean ur gehiago isuriz, uholdeak erakarri ditzakeen ondorio kaltegarriak ekiditzeko edota murrizteko. Erabaki hau hartu behar izan da egun guztian zehar izan den euriteagatik eta hurrengo orduetan ere jarraituko ote duen beldur, iragarpen ofizialek aditzera eman dutenez.
Findegia
Petronorrek eta Repsol Fundazioak 2010-2011 ikasturterako bekak iragarri
Petronorrek eta Repsol Fundazioak hirugarren aldikoz iragarri dute beka-programa, Lanbide Heziketarako ikasketak Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hiritarren artean sustatu ahal izateko.
Bi taldek bisitatu Petronor aurreko astean
Aurreko astean bi ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Santanderreko Nautika Goi Eskola Teknikoak eta Somorrostro Irakas Guneak.
Ingurunekiko erantzukizuna urte osoan zehar
Gaur, ekainak 5, ospatzen da Ingurugiroaren Mundu-mailako Eguna. “Petronor: ingurunekiko erantzukizuna urte osoan zehar” goiburupean Findegian ospatzen da egun hau, bai gaur eta baita urte guztian zehar ere, konpainiaren jardunak inguruan sortarazten dituen eraginak murrizten, beti ere legediak ezarritako arauen azpitik. Horretarako, Teknika Erabilgarri Onenak ezarri ditu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko, Sistemaren Ziurtagiriak erakusten duenez.
Euskal sukaldariak, petronor.com-en sail berria
Petronor.com webguneak Euskal sukaldariak deritzan sail berria erantsi du, atari honetako erabiltzaileek euskal gastronomiaren berri bertatik bertara izan dezaten.
FCC unitateak 25 urte bete gaur
Gaur bezalako egunean, orain dela 25 urte, 1985eko maiatzaren 17an eta arratsaldeko lan-txandan hain zuzen ere, indarrean jarri zen aurrenengo aldiz FCC (Fluid Catalytic Cracking) unitatea. Manuel Gómez, sail arduraduna, eta orduan operatzaile ziren Ramon Gil, Jabier Ibisate, Pedro Valenzuela eta Angel Cerezo dira une gogoangarri haren lekuko apartak. Zorionak.
Petronorrek ingurumen-birziurtapen auditoria gainditu
Petronorrek ingurumen-kudeaketa sistemari dagokion birziurtapen auditoria gainditu du egoki asko, ISO 14001 arauen arabera. Auditoria sakonki egin zen bost egunetan zehar, apirilaren 26tik 30era bitartean, eta emaitzak oraintxe jakinerazi dira.
Bi taldek bisitatu Petronor aurreko astean
Aurreko astean lau ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Artxandako Trueba Ikastetxeak eta Etxebarri BHIk.
Gaur ekin zaio bigarren Gordin Unitateari
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera ekingo zaiola bigarren Gordin Unitatea indarrean jartzeari. Ekinaldiak irauten duen artean daitekeena da lehen Zuziaren garra gehitzea.