Jarduneko Ararteko Iñigo Lamarcak Legebiltzarrean adierazi duenez, ez dauka erasota Petronorren Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) arloan inolako urratzerik gertatu denik.
Findegia
Prestakuntza-Operazio Teknikariak, pertsonen aldeko gure apustua
Prestakuntza-Operazio Teknikaria (POT-TOF) da PMGR antolakuntza ereduaren ezarpenarekin sortzen diren postu berrietako bat. Inolako dudarik gabe postu hau gakoa izango da pertsonen kudeaketan eta garapenean. Aurkezpen formala pasa den astean gertatu zen ekoizpeneko POT guztiak bertaratu ziren bilera baten, eta abagunea beste zuzendaritza batzuetako pertsonak figura hau antolakuntzako gainerako ataletan aplikatzearen komenigarritasuna aztertzera gonbidatzeko aprobetxatu zen.
TB eta Irratiek Etenaldia bisitatu dute
Euskadiko zein Estatuko irrati eta telebistetako 18 kazetarik Findegia bisitatu dute Konbertsio Etenaldia gertutik ezagutzeko.
Elias Unzueta Konbertsio Etenaldiaz mintzatu da Bizkaia Irratian
Elias Unzueta Petronorren Konbertsio burua Bizkaia Irratian mintzatu zen atzo, Findegiaren Konbertsio Etenaldia zertan datzan azaltzeko, zeinetan 42 miloi euro inbertituko dira.
Exin, Petronorren ibilbide luzea duen kontrata
Petronorrek konbertsio etenaldiari hasiera eman zion otsailaren 2an eta sei aste inguru iraungo du. Aldi horretan 40 enpresetako 1.200 langilek parte hartuko dute lanetan. Exin da enpresa horietako bat, aldamio industrialak muntatzen eta desmuntatzen dituen zerbitzu-enpresa.
Rafa Orejas, Segurtasun, Lan Osasun eta Ingurumen Batzordearen lehendari berria
Rafa Orejas -Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate alorreko teknika-zuzendariordea- izango da Segurtasun, Lan Osasun eta Ingurumen Batzordearen lehendakari berria. Aurreko bost urtean kargu horretaz arduratu izan den Fran Fernandez ordezkatuko du.
Petronorrek segurtasun hitzaldia eman die etenaldiko teknikariei
Carlos Yoldik, Petronorren Enpresa Jardueretako koordinatzaileak, Álvaro Soaresek, Etenaldiaren Segurtasun koordinatzaileak, eta Moisés Chanfreutek, Drager enpresaren arduradunak, segurtasunari buruzko hitzaldia eman zieten, astelehenean, kontratistak diren enpresen eta findegiko Segurtasuna Koordinatzeko taldearen, Drager taldea barne, 40 teknikariri.
Eusko Jaurlaritzak, elurra dela eta, 7.5Tm-ko kamioien zirkulazioa debekatu du Euskadi osoan
Eusko Jaurlaritzak, elurra dela eta, 7.5Tm-ko ibilgailu pisutsuen zirkulazioa debekatu du Euskadi osoan.
Petronorren suhiltzaileek Muskizko uholdeetan lagundu dute
Petronorren suhiltzaile kamioiak, uholdeak zirela eta, Muskizko herri baliabideak laguntzera atera zen pasa den ostiralean, urtarrilak 30.

