Petronorrek bere aitormen eta eskerrak eman nahi dizkie, Maximo Dominguezen gidaritzapean eta Angel Maria Cerezoren laguntzaz, beren ezagutza eta baloreak operadore ikastaroaren ikasleei transmititzen diharduten 48 pertsonei.
Findegia
Petronorrek Ideien Kudeaketarako barne Sistema abian jarri du
Petronorrek Ideien Kudeaketarako barne Sistema abian jarri du, hauen sorkuntza sustatzeko asmoz, balio handiko ondarea baita, etorkizuna bermatzeko bultzatu eta modu egokian gestionatu behar dena.
CG6-ren geldialdia eta abian jartzea
Petronorrek jakinerazi nahi du gaur goizean CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekin zaiola. Egunean zehar, urtarrilak 2, abian jarriko da berriro. Geldialdiak ez du produkzioan eraginik izan.
Sei Hezkuntza-zentroetako 190 ikasle zein irakaslek Petronor bisitatu dute abenduan
Sei ikastetxe eta institutuetako –IES Leizaran, Zabalburu Ikastetxea, IES Gernika, Itxaropena Ikastola, IES Botikazar eta IES Bernardino Escalante- 190 ikasle zein irakaslek Petronor bisitatu dute abenduan zehar.
Platformatu P2 Unitatea abian
Mantenu lanak amaitu ostean, Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, abenduak 26, bigarren plantako Platformatu P2 Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
Hamar urte bajadun istripurik gabe
Petronorreko Laborategiak hamar urte bete ditu bajadun istripurik gabe eta Fuel Olioa Murrizteko Unitateak, edo Koke Plantak, urte bete inongo ezbeharrik gabe. Honela, garrantzizko lan sail hauetan, Petronorrek ezarritako “0 istripuen” helburua bete da.
Andreu Pu
“Talisman konpainia erostearekin batera, abagune berriak azaltzen zaizkigu Repsol Taldearen partaide garen aldetik eta baita etorkizuna baikorrago ikusteko aukera ere” segurtatu die Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak Muskizko findegiko langile guztiei, Gabonak direla-eta bidalitako gutunean.
Simulakroa amaitu da
Petronorrek jakinarazi nahi du, 11:21etan, Itsas-terminalean izandako simulakroa amaitu egin dela. Sistema guztiek ondo funtzionatu dute.
Larrialdietako simulakroak, astelehenean eta asteartean
Petronorrek jakinerazten du, datorren astearteko goizean zehar, hilaren 16an, larrialdietako simulakroa egingo dela Itsas Terminalean. Alegiazko froga egingo da, Autobabes Planaren (ABP) eraginkortasun-maila zertan den aztertu ahal izateko eta langileen trebakuntza suspertzeko. Ekintza honek Findegiaren eta Portuaren arteko trafikoa areagotuko du.

