Petronorrek ingurumen hobekuntzak lortzeko diseinatu duen metodo berria aurkeztu du Bilbon eta, zehazki, Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen edo koke plantaren proiektuan praktikoki barneratu ondoren izandako ezarpen arrakastatsua.
Findegia
Petronorrek 37 milioi euro inbertitu ditu bere Energia Eraginkortasuna hobetzen
Petronorrek 37 milioi euro inbertitu ditu CO2 isurien murrizketan, hainbat operazio ekimenetan eta lurrunaren aurrezte handian. Honi esker, Findegiak, lehen aldiz, 100en azpiko Energia Intentsitate indizea lortzen ari da.
FCC Unitatea abian
Operazio arazoa konpondu eta mantenu lanak amaitu ostean, Petronorrek jakinarazi nahi du, atzo gauetik, FCC Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea alde batera utzita. Unitate honen abiarazteak FCC martxan jarri ondoren hasiko da.
Petronorrek 35.248 euro inbertitu ditu bere Mantenu habeartearen argiztapena hobetzen
Petronorrek 35.248€ inbertitu ditu Mantenu habeartearen merkurio lurruneko lanpara zaharrak 56 LED argiengatik ordezkatzen. Honela, lekuaren argi maila ia hirukoiztu da eta kontsumoa hamarren batera murriztu.
FCC Unitatea berriro abian
Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera -azaroak 9-, FCC Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea alde batera utzita. Egoera hau mantenduko da FCC Unitatearen geldialdia eragindako gailua konpondu arte.
FCC Unitatearen geldialdia
Petronorrek jakinarazi nahi du gaur -azaroak 5- goizeko 7:00etatik aurrera, FCC, eta berarekin erlazionatutako unitateak, gelditzeari ekin zaiola, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatearen by-pass balbulan arazoa izan delako. Geldialdiak ez du ekoizpenean eraginik izango.
Fran Fernandez, Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaria
Fran Fernandez Bereciartua Petronorren Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaria izango da, PMGR egituraren barruan sortutako kargu berria. Gainera, Rafael Orejas Contreras Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate zuzendariordea izatera pasatuko da eta Matilde Garcia Echevarria FMU-aren sailburua.
Petronorrek prestatzen dituen teknikoen artean hirutik bi ingurukoak dira
Petronorrek, 2014-2015 ekitaldian zehar, goi mailako 75 tekniko langabetu planta kimikoko operadore bezala prestatuko ditu. Horietatik %60a inguruko hiru herrietakoak dira.
Repsolek petrolioa aurkitu du Mexikoko Golkoan
Repsolek kalitate oneko petrolioa aurkitu berri du, 150m-ko lodiera baino gehiagokoa, Estatu Batuetako Mexikoko Golkoan. Aurkikuntza Louisianako kostaldetik 352 kilometrotara dago, sakonera handiko uretan dagoen Leon izeneko hobian, Keathley Canyon 642 blokean kokatua.

