Petronor

Japoniako Enbaxadako ordezkaritzaren bisita

Japoniako Enbaxadako ordezkaritza batek, Yoji Kitamura Ekonomia sailburua buru, Petronor bisitatu du gaur, konpainia multienergetikoaren eraldaketa prozesua ezagutzeko
17 Aza 2022
ALBISTEAK

Petronorrek LibreCON kongresuan parte hartu du, Bilboko B Accelerator Tower-ek (BAT) “lankidetza eta berrikuntza sustatzeko” duen balioa azpimarratuz

Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Núñezek eta konpainiako Digitalizazio arduradun Itziar Landak LibreCON kongresuan parte hartu zuten atzo, Bilbon. Bertan zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, berrikuntza irekia, metabersoa, eraldaketa digitala, Adimen Artifiziala edo 5.0 industria izan ziren hizpide, besteak beste. Núñez-ek ‘El espacio como un agente del cambio’ mahai-inguruan hitz egin zuen eta Landak konputazio kuantikoari buruzko mahai-inguru bat koordinatu zuen.
17 Aza 2022
ALBISTEAK

3. Plantako galdara, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, bihar, azaroak 18, 3.Plantako galdara bat abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lanak amaitu ostean.
17 Aza 2022
ALBISTEAK

Elías Unzueta: “Etorkizuna multienergetikoa izango da eta neutraltasun teknologikoaren alde apustu egin behar dugu”

“Etorkizuna multienergetikoa izango dela pentsa dezakegu, eta trantsizio-prozesu hau aprobetxatu behar dugu neutraltasun teknologikoaren alde apustu eginez”,  adierazi du gaur Elias Unzueta Petronor Innovacioneko gerenteak Guggenheim Bilbao Museoan, Energiaren Euskal Erakundeak eta Suitzaren Espainia eta Andorrako Enbaxadak trantsizio energetikoak industriari ekar diezaizkiokeen aukerak Suitza eta Euskadiko enpresa eta erakundeen esperientzien bitartez aztertzeko antolatu duten “Suitza-Euskadi Foroa: trantsizio energetikoaren aukerak industriarako” izenburuko topaketan.
14 Aza 2022
ALBISTEAK

Zudaire: “Ezkerraldea-Meatzaldea Parkea plataforma eraginkorra izango da energia sektorearen eraldaketa bultzatzeko”

  “Ezkerraldea-Meatzaldea Parkea katalizatzaile eta lotura-puntu gisa arituko da, energiaren eta hidrogenoaren esparruan eragileak erakartzen laguntzeko”  adierazi du José Ignacio Zudaire Petronorren Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen, Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendari eta BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen presidenteak, Euskotek aldizkarirako egindako elkarrizketa batean.
07 Aza 2022
ALBISTEAK