Petronor

Iñigo Cobeloren irudiko Gipuzkoan ekoizpen elektriko berriztagarriak “kontsumitzaileari itsatsita” egon behar du

Iñigo Cobelo, Edinor-eko negozio garapeneko zuzendariaren ustez  “Gipuzkoako lurraldearen ezaugarriak direla-eta ekoizpen elektriko berriztagarria kontsumitzailearen itsatsita kokatu behar da”  bertan, “sorkuntza azken kontsumitzailearekin”  batuz. Bere irudiko, “sentsibilizazio lana behar da, sustapenekoa, zabalkundekoa, herritarrak eta enpresa txikiak gai izan daitezen merkatu elektrikoak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta ekoizpenera gehitzeko”,  hori  “funtsezkoa baita energia berriztagarriek bultzada izan dezaten”.
17 Mai 2021
ALBISTEAK

Turbo Expander berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC Unitateari lotutako eta maiatzaren 4an gelditutako Turbo Expander energia berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari ekin zaiola.
17 Mai 2021
ALBISTEAK

Juan Abascal eta Juan Antonio Carrillo de Albornozen bisita

Juan Abascal Industria Eraldaketako eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari exekutibo berriak, Repsol Taldeko finketa arloko arduradun nagusiak, eta Juan Antonio Carrillo de Albornoz Finketako zuzendari exekutiboak Petronor findegia bisitatu dute gaur. Emiliano López Atxurra konpainiako presidentea eta José Gregorio Luque kontseilari delegatua haiekin izan dira, beste zuzendari batzuekin batera.
13 Mai 2021
ALBISTEAK

3. Plantako galdara abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko egunean zehar, 3. Plantako galdara abian jartzeari ekingo zaiola.
11 Mai 2021
ALBISTEAK

Matilde Garcíak “hidrogenoaren bektore energetiko berriko egitasmoak eta inbertsioak negozio ikuspegiarekin lantzeari” ekingo dio

Matilde García Echevarría, orain arte Petronorreko Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaritzako gerente seniorra, Repsol Taldeko Hidrogeno zuzendaritzan ariko da, Eraldaketa Industriala eta Ekonomia Zirkularreko zuzendaritzaren baitan sortutakoa. Ibilbide luzeko profesionala, Garcíak nabarmentzen duenez bere arduraren helburua  “hidrogenoaren bektore energetiko berriaren eremuko egitasmoak eta inbertsioak negozio ikuspegiarekin lantzea izango da, zeinak negozio industrialak eraldaketara eta iraupenera eramango dituen”.  
07 Mai 2021
ALBISTEAK

Roberto González Apellánizek “erabakigarri” iritzio dio hidrogenoari “etorkizuneko findegira begirako” bidea egiteko

Petronorreko 25/25 egitasmoaren gerente Roberto González Apellánizek  “iraganeko findegitik etorkizuneko findegira”  igarotzeko beharra azpimarratu zuen asteazkenean eta trantsizio horretan  “hidrogenoa erabakigarria”  dela iritzi zion. Gonzálezek Tecnaliak antolatutako webinar batean parte hartu zuen, ‘CO2aren atzipen eta erabilerekin lotutako aukera industrialak’ izenburupekoan.
07 Mai 2021
ALBISTEAK