Petronor

MIT Enterprise Forum Spain-ek Bilboko egoitza berria aurkeztu du

MIT Enterprise Forum Spain-ek (MITEF) “Energy, Mobility and Startups” izenburuko eztabaida-saioa antolatu zuen atzo Guggenheim Museoan, Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundearen espainiar ordezkaritzak Bizkaiko hiriburuan finkatu duen “Chapter Bilbao” izeneko bulego berriaren irekiera dela eta.
24 Ira 2019
ALBISTEAK

Caritasen Ariz Zentroa Petronorren bisitari

Caritasen lan-aurreko prestakuntzarako “Ariz” Zentroko kideek Petronor bisitatu dute, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko xedez.
18 Ira 2019
ALBISTEAK

Repsol Elektrizitatea eta Gasa, etengabeko hazkundean

Repsol Elektrizitatea eta Gasak argiz eta gasez hornitzen dituen 930.000 bezero baino gehiago ditu, eta horiek guztiek merkatuan parekorik ez duen eskaintza batez profitatzeko aukera dute, abangoardiako soluzio digitalekin eta abantaila esklusiboekin, Repsolek Espainian dituen 3.500dik gora hornitegietan deskontuak lortzeko aukera barne. Gainera, konpainiak merkaturatzen duen elektrizitateak % 100 isurpen baxukoa dela egiaztatzen duen ziurtagiria du.
18 Ira 2019
ALBISTEAK

Game of Thronesen efektu berezien sortzaile Lucía Peraltak Zinemaldia & Technology ataleko eskola magistrala emango du

Irailaren 22an, Tabakaleran, izango den Zinemaldia & Technology jardunaldian, Lucía Peralta efektu bisualen artistaren (Aquaman, Jumanji – Welcome to the jungle, The Jungle Book edota Game of Thrones) eskola magistrala emango du, Deluxe Spaineko efektu bisualen arloko gainbegirale Curro Muñozekin batera. Gainera, Zinemaldia Startup Challenge lehiaketako bost proiektu finalistak aurkeztuko dira, eta nork irabazi duen jakinaraziko dute.
17 Ira 2019
ALBISTEAK