Petronor

Petronorrek Euskadiko 1.550 liburutegi eta ikastetxetan banatu du Artiko dokumentala

Petronorrek Artiko film laburraren 1.550 kopia banatu ditu USB formatuan Euskadiko 304 liburutegi eta 1.246 ikastetxetan. Artiko Jesús Mari Lazkanoren azken proiektu artistikoa da eta honek Svalbard-etako artxipelagora egin duen bidaiaren berri ematen du, Ipar Polo geografiko parera. Petronorrek babestu du, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.
17 Eka 2019
ALBISTEAK

49 milioiko geldialdia

1. Findegia da Petronorrek dituen bi findegietako handiena, eta bertan egin beharreko geldialdiak 49 milioi euroko inbertsioa eragin du mantentze eta hobekuntza lanetarako. Kopuru horretatik, 27 milioi euro mantentze-lanetara eta instalazioak eguneratzera bideratuko dira, eta beste 22 milioi euro inbertsio eta hobekuntza teknologikoetara.
14 Eka 2019
ALBISTEAK

Petronorrek dagoeneko 41 petrolio gordin mota desberdin fintzen ditu

Petronorrek arrakastaz prozesatu du Errusiako merkatutik ekarritako petrolioa, azken aldi honetan Europako fintze sektorearen erreklamazioak eragin dituena. Kloruroaren portzentaje handia duen petrolio gordina da, eta ingurumenean, banaketan edo kontsumoan kalterik sortzen ez duen arren, korrosioa eragin dezake findegietako instalazio metalikoetan, neurri tekniko egokiak hartzen ez baldin badira.
13 Eka 2019
ALBISTEAK

Fidagarritasuna: Geldialdiko lanen prestaketa, ikuskaritza eta txostena

1. Findegiko Geldialdiari esker, instalazioak berritu eta berrikusi eta hobekuntzak ezarri ahal izango dira bertan, eta Fidagarritasun Saila arduratzen da prestaketa-faseko aurreikuspenak egiteaz, lanak gauzatzen diren bitartean ikuskaritza egiteaz eta amaitu ondorengo txostena prestatzeaz.
11 Eka 2019
ALBISTEAK