Petronor

Hidrogeno berriztagarria “Euskadirentzat ingurumen eta subiranotasun teknologikoko aukeren” iturri da, Matilde García Echevarríaren esanetan

Hidrogeno berriztagarriak aukerak eskaintzen dizkio Euskadiri ingurumen eta subiranotasun teknologikoko arloetan, Matilde García Echevarría Hidrogenoaren Garapen Industrialeko Petronor-eko gerente seniorrak El Correo eta Diario Vasco egunkarietan gaur argitaratutako artikulu batean defendatzen duenez. Dioenez, gainera, hidrogenoa  “negutegi efektuko isurietan neutroa den ekonomia bati begirako trantsizio energetikoan nazioarte mailan identifikatutako bektore energetikoa da”. 
07 Eka 2021
ALBISTEAK

Petronorrek ibilgailu elektrikoen 23 errekarga puntu abiarazi ditu Athletic-en instalazioetan

Petronorrek eta Athletic Club-ek ibilgailu elektrikoen 23 errekarga puntu abiarazi dituzte klubaren instalazioetan. Ekimen hau erakunde biek 2020ko ekainean sinatutako lankidetza akordioaren baitakoa da, Athletic-en aldetik kontsumo energetiko iraunkorragoa bultzatzea bilatzen duena modu horretan bertako energia %100 berriztagarriaren sorreran oinarritutako ereduari esker Euskadiko lehen talde %100 berde bihurtzeko.
04 Eka 2021
ALBISTEAK

Edinor eta Caixabank-en arteko lankidetza Tokiko Energia Komunitateak abiarazteko

Edinor-eko presidente Emiliano López Atxurrak eta Caixabank-eko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak akordioa aurkeztu dute gaur Euskadin sor litezkeen Tokiko Energia Komunitateak (TEK) finantziatzeko, hauen xedea, hiri-eraikinetan eguzki plakak jarrita, Zero Km-ko energia sortzea delarik, %100 berriztagarria eta modu partekatuan kontsumitzekoa dena.
01 Eka 2021
ALBISTEAK

Repsol-Petronorrek eta bost unibertsitatek Hidrogenoaren Teknologiei buruzko unibertsitatearteko masterra bultzatu dute

“Euskal Herriko eta Kataluniako korapiloen arteko lotura eta eraketaren garrantzia, Atlantikoa eta Mediterraneoa Ebroko haranaren bidez lotuz, eta Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioa bera”  dira, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen hitzetan, gaur Bilbon aurkeztu den Hidrogenoaren Teknologien unibertsitatearteko masterrak berezkoak dituen bi alderdi garrantzitsu.
20 Mai 2021
ALBISTEAK