Petronor

Burdinmendi Bide Berdearen II. Taldeduatloia martxan da

Datorren azaroaren 3an izango da Burdinmendi Bide Berdearen bigarren taldeduatloia, meatze-trenbide zaharra Traslaviñatik (Artzentales) Pobeñara (Muskiz) zeharkatuko duena. Froga honetan talde bakoitzak 74 kilometro egin beharko ditu (37 kilometro txirrindulariek; eta 37 kilometro, korrikalariek).
27 Eka 2019
ALBISTEAK

1. Findegia, Petronorren bihotza

Maiatzaren 27an hasi zen Geldialdia Petronorren 1. Findegian, konpainiak dituen bi findegietako handienean. Instalazio honek Bilboko Portutik jasotzen du petrolio gordina eta konpainiaren beste unitate batzuei zerbitzua emateko prozesatzen du. Findegiaren bihotza da.
25 Eka 2019
ALBISTEAK

Oriok irabazi du Petronor Ikurriña

Oriok irabazi du XXXVI Petronor Ikurriña gaur goizean, Zierbenan. Honela, Eusko Label Ligako lehen bi banderak eskuratu ditu, atzo, Bilboko Ikurriña ere lortu baitzuen. Traineru “galipoak” hirugarren postua lortu du bere uretan.
23 Eka 2019
ALBISTEAK

MAITANE GAZO: “Petronorren Geldialdia onuragarria da guztiontzat”

Maitane Gazok duela hiru urte eta erdi utzi zuen bulego batean egiten zuen goi-administrari teknikoaren lana ostalaritzan jarduteko; lan gogorra, baina “atsegingarria”, haren esanetan, semearekin denbora gehiago egin ahal izateko. Laura Tampánekin batera ireki zuen lehenengo negozioa, dastaleku txiki bat, eta urte pare baten ondoren, hori itxi eta “La Hoguera” Jatetxea zabaldu zuten Muskizen. Hauxe da, Geldialdian “lekurik ez” delako kartela jartzen duten lokaletako bat.
20 Eka 2019
ALBISTEAKIRITZIA

Elías Unzueta: “eraldaketa digitala produktibitate eta lehiakortasun handiagoaren mesedeko aldaketa da”

“Industria arloan ere negozio-ereduen arteko marrak lausotuz doazen egungo munduan, eraldaketa digitala produktibitate eta lehiakortasun handiagoaren mesedeko aldaketa da”.  Halaxe mintzatu da Elías Unzueta Petronor Innovacionen kudeatzailea, Asturiasko Enpresarien Elkarteak Izertis eta Liberbankekin batera Oviedoko Kongresu Jauregian antolatu duen Eraldaketa Digitalari buruzko V. Jardunaldian.
19 Eka 2019
ALBISTEAK